II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Zehapen jakinarazpena
Interesatuari ondotik ematen den ebazpena jakinarazi ezin izan zaionez, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz:
Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, 1996ko uztailaren 18an, honako ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik 1996ko maiatzaren 13an Alkatetza honek eman Ebazpenaren bidez irekitako zehapen espedientea, 1996ko maiatzaren 27an Miguel Angel Cabrera Molina jaunari jakinarazi zitzaiona; ikusirik, halaber, espedientea osatzerakoan legez eta erregelamenduz bidezko diren izapideak bete direla, ebatzi dut:
1.-Ondoko egitateak frogatutzat hartzea: bide publikoan pixa egitea, Urdazubiko Monastegia karrikako 43an, 1996ko apirilaren 4an, goizaldeko 4,42etan.
2.-Horien erantzule Miguel Angel Cabrera Molina jauna egitea.
3.-Egitate horiek, Udalaren 9. Osasun Ordenantzaren 23. artikuluan Osasunari buruzko 10/1990 Foru Legearen 27. artikuluari eta aplika daitekeen gainerako arautegiari dagokienez ezarritakoaren kontrako arau- haustea direla erabakitzea.
4.-25.000 pezetako zehapena ezartzea, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hilabete baten barrenean udal diruzaintzan ordaindu beharko dena.
5.-Interesatuari honen berri ematea".
Ebazpen honen kontra helegite hauetako bat paratzen ahal da:
a) Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, hura eman zuen organoari helegitea aurkezteko asmoa agertu ondotik; edo bertzenaz
b) Gora jotzeko helegitea, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazten den egunetik hilabeteko epearen barrenean.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bederatzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9607355