II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Zehapen espedientea irekitzearen jakinarazpena
Interesatuari ondotik ematen den ebazpenaren berri eman ahal izan ez zaionez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeari ekin zaio azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez.
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 1996ko ekainaren 17an, ondoko ebazpena eman zuen:
"Ikusirik Udaltzaingoak Manuel Sánchez López jaunaren kontra aurkezturiko salaketa, 1996ko maiatzaren 5ean Amaiurko Gaztelua karrikan eta, beraz, kalean, sorgorkariak saltzeagatik, ebatzi dut:
1.-Manuel Sánchez López jaunari zehapen espedientea irekitzea, egindako arau-haustearen erantzule delakoan, arestian aipatu salaketan, salatuari igorri zaion hartan, agertzen den bezala.
2.-Egitate horiek arau-hauste administratibo larria izan daitezkeela adieraztea, otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.1 artikuluan tipifikatua.
Aipatu Legearen 29. artikuluak ahalmena ematen dio berrogeita hamar milatik bortzehun mila biztanle bitarte duten hirietako Alkatetzari, 25.1 artikuluan tipifikatzen diren arau-hausteak ehun mila pezetarainoko isunekin zehatzeko.
3.-Jesús María Salinas Andueza, Hiritar Babespen alorreko jaun idazkari teknikoa irekitako espedientearen instruktore izendatzea. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 28 eta 29. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesatuak izendaturiko instruktorea ezesten ahalko du.
4.-Ustezko erantzuleari jakinaraztea bere erantzukizuna aitor dezakeela. Hala bada, dagokion zehapena ezarriko zaio edo, bertzenaz, diru zehapena ordainduko.
5.-Ebazpen hau bildu eta biharamunetik, espedientatuak hamabortz laneguneko epea izanen du alegazioak eta probak proposatzeko eta agiriak eta argibideak ekartzeko. Hori guztia Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetan idazkia aurkeztuz egin behar du.
6.-Aipatu epean prozeduraren hastapenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, administrazio egintza hau ebazpen proposamentzat hartu ahal izanen da, zehapen ahalmena erabiltzeko prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18 eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioak izanen dituela. Halaber, adierazten da ezen hogeita bortz mila pezeta dela proposatzen den zehapenaren zenbatekoa".
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bederatzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9607354