II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Zehapen espedientea irekitzearen jakinarazpena
Interesatuari ondotik ematen den ebazpenaren berri eman ahal izan ez zaionez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeari ekin zaio azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez.
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 1996ko ekainaren 17an, ondoko ebazpena eman zuen:
"Ikusirik Udaltzaingoak Marcelo Agustín Bearzi jaunaren kontra aurkezturiko salaketa, Udalaren baimenik gabe 1996ko ekainaren 5ean, 17:30etan, Zadar karrikan kamiseten kalez kaleko salmenta egiteagatik, ebatzi dut:
1.-Marcelo Agustín Bearzi jaunari zehapen espedientea irekitzea, egindako arau-haustearen erantzule delakoan, arestian aipatu salaketan, salatuari igorri zaion hartan, agertzen den bezala.
2.-Egitate horiek Merkataritza Ez-egonkorraren Udal Ordenantzaren 22.1.C.b artikuluan eta Merkataritza Ez-egonkorrari buruzko Foru Legearen 10.1.C.b artikuluan tipifikaturiko administrazio arau-hauste oso larria izan daitezkeela adieraztea.
Aipatu Foru Legearen 9. artikuluak ahalmena ematen die toki entitateei merkataritza ez-egonkorraren arloan zehapenak ezartzeko eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.m) artikuluak alkatearen eskuetan uzten ditu legeek bertze udal organoei espreski ematen ez dizkieten eskumenak.
Merkataritza Ez-egonkorraren Udal Ordenantzaren 23. artikuluak eta Merkataritza Ez-egonkorrari buruzko Foru Legearen 10.2 artikuluak xedatzen dutenez, arau-hauste oso larriak 100.001etik 500.000 pezetarainoko isunekin zehatuko dira.
3.-Jesús María Salinas Andueza, Hiritar Babespen alorreko jaun idazkari teknikoa irekitako espedientearen instruktore izendatzea. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 28 eta 29. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesatuak izendaturiko instruktorea ezesten ahalko du.
4.-Ustezko erantzuleari jakinaraztea bere erantzukizuna aitor dezakeela. Hala bada, dagokion zehapena ezarriko zaio edo, bertzenaz, diru zehapena ordainduko.
5.-Ebazpen hau bildu eta biharamunetik, espedientatuak hamabortz laneguneko epea izanen du alegazioak eta probak proposatzeko eta agiriak eta argibideak ekartzeko. Hori guztia Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetan idazkia aurkeztuz egin behar du.
6.-Aipatu epean prozeduraren hastapenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, administrazio egintza hau ebazpen proposamentzat hartu ahal izanen da, zehapen ahalmena erabiltzeko prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18 eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioak izanen dituela. Halaber, adierazten da ezen ehun mila eta bat pezeta dela proposatzen den zehapenaren zenbatekoa".
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bederatzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9607353