I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
2434/1996 FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "N-232 errepidean, Tuterako saihesbidetik iragatean, errepidea edo autobia bikoizteko trazadura proiektua erredaktatzeko lanak" lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.
Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "N-232 errepidean, Tuterako saihesbidetik iragatean, errepidea edo autobia bikoizteko trazadura proiektua erredaktatzeko lanak" kontratatzeko, oinarri orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatu eta egitea.
-Esleipen mota: lehiaketa.
-Aurrekontua: 19.000.000 pezeta.
-Egiteko epea: 6 hilabete.
-Kontratisten sailkapena: II taldea, 3. azpitaldea, b) kategoria.
-Proposamenen aurkezpena: 1996.eko urriaren 23ko hamabiak arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Erregistroko bulegoetan.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio baldintza partikularren pleguan ageri dena. Aurkeztu beharreko dokumentuek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1996.eko urriaren 30eko bederatzietan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide Zerbitzuaren bulegoetan.
Proiektua eta administrazio baldintza partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Bide Zerbitzuan (San Inazio etorbidea, 3, 3. solairua, 8:30etatik 14:30etara).
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hamaseian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Luis María Ibero Elía.
PROPOSAMEN EREDUA
..............J/Ak, ...................... koak, helbidea ...................(e)an eta ......... zk.ko N.A.N. dituenak, bere izenean edo .............. ordezkatuz (egoki dena paratu), ".............." kontratatzeko lizitaziorako proiektua eta administrazio baldintza partikularren pleguaren berri izanik, konpromezua hartu du, aipatu agiriei hertsiki jarraituz, hura egiteko, .......... pezetatan, B.E.Z. barne, eta ...... (e)ko epean.
(Herria, data eta sinadura)
KONTRATISTEN SAILKAPENAREN INDARRALDIAREN EREDUA
............J/Ak, ........... zk.ko N.A.N. duenak, ........... ordezkatuz, deklaratu du, bere ordezkatuaren behin-behineko sailkapenaren ziurtagiriak, ondoan erantsita doanak, oso-osorik indarra duela, bai eta ziurtagiri horretarako oinarritzat hartutako zehaztasunek ere; eta hori guztia Estatuko eta Komunitate Autonomoetako obra kontratisten behin-betiko sailkapen sistemaren ezarpena arautzeko, Ogasun Ministerioak 1972.eko azaroaren 16an emandako Aginduaren zazpigarren idazatian xedatutakoa betetzeko asmoz. Agindu hori 1972.eko azaroaren 18ko "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu zen. Eta horrela ager dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, honako hau luzatu dut Iruñean, ..................(e)an.
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9607331