112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I RU Ñ A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen direla ondotik zehazten diren espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horren barnean egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Juan Ramón Jiménez Pérez, "Gamesa Eólica, S.A." ordezkatuz (9600332). Jarduera: aerosorgailuen muntaia (lantegi berria). Tokia: Agustindarren poligonoa, B8 lurzatia.

Eskatzailea: Agustín Lizarraga Echeverría, 4. unitateko jabekideen elkartea ordezkatuz (9600333). Jarduera: amankomuneko garajea. Tokia: Alemanes poligonoa, 4. unitateko 4.1, 4.2, 4.4, 4.5, 4.6 eta 4.7 lurzatiak.

Eskatzailea: Trini Espelosín Aguinaga, "Iparlat, S.A." ordezkatuz (9600338). Jarduera: esne industria (jarduera berritzea). Tokia: Aitzoaingo euntzea, z.g.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bederatzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9607346