I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
2414/1996 FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "N-111 errepidean, Aiegi eta Iratxeko Monastegiaren artean, oinezkoendako bazterbidea" lanak lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.
Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "N-111 errepidean, Aiegi eta Iratxeko Monastegiaren artean, oinezkoendako bazterbidea" lanak kontratatzeko, oinarri orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatu eta egitea.
-Esleipen mota: lehiaketa.
-Aurrekontua: 18.689.664 pezeta.
-Egiteko epea: 2 hilabete.
-Behin.behineko fidantza: 373.793 pezeta.
-Proposamenen aurkezpena: 1996.eko urriaren 23ko hamabiak arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Erregistroko bulegoetan.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio baldintza partikularren pleguan ageri dena. Aurkeztu beharreko dokumentuek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1996.eko urriaren 30eko bederatzietan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide Zerbitzuaren bulegoetan.
Proiektua eta administrazio baldintza partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Bide Zerbitzuan (San Inazio etorbidea, 3, 3. solairua, 8:30etatik 14:30etara).
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hamaseian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Luis María Ibero Elía.
PROPOSAMEN EREDUA
..............J/Ak, ...................... koak, helbidea ...................(e)an eta ......... zk.ko N.A.N. dituenak, bere izenean edo .............. ordezkatuz (egoki dena paratu), ".............." kontratatzeko lizitaziorako proiektua eta administrazio baldintza partikularren pleguaren berri izanik, konpromezua hartu du, aipatu agiriei hertsiki jarraituz, hura egiteko, .......... pezetatan, B.E.Z. barne, eta ...... (e)ko epean.
(Herria, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9607329