112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost (15) egunez jendaurrean egonen dela obretarako udal lizentziari buruzko espedientea, Burlatako Iturrondoko industrialdeko 4an, nabe batean, A gasolioko hornitegia, eskatzaileak erabiltzekoa, paratzeko, jarduera sailkatuen arautegiaren arabera. Ondoren zehazten da jarduera hori, aipatu epean bidezkotzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:

Eskatzailea: Transportes Olloquiegui, S.A. Jarduera: A gasolioko hornitegia paratzea. Tokia: Iturrondoko industrialdea, 4, Burlata.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bere ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka administrazioarekiko helegitea jar daitekeela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitalpenetik hilabeteko epean.

Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hiruan. Jarduneko alkatea, Gerardo Amillano Urdiain.

Iragarkiaren kodea: A9607209