112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Obra enkantea

Jendaurreko enkantea iragartzen da, aurretiazko onarpenarekin, obra hau esleitzeko:

Udal zinematokia zaharberritzeko proiektua kultur etxe bihurtzeko (obra zibila).

Aurrekontuak 80.998.389 pezeta egiten du eta elektrizitatekoak, berriz, 5.000.000 pezeta. Beraz, osotara, 85.998.389 pezeta (B.E.Z. barne).

Enkantean parte hartzeko proposamen egile bakoitzak bi plegu aurkeztu beharko ditu behar bezala itxitako gutunazaletan.

Bat zenbakidun gutunazalean (Erreferentziak), Udalak onetsitako baldintza administratiboen pleguan zehazten diren baldintzak egonen dira.

Bi zenkabidun gutunazalean, berriz, proposamen ekonomikoa baizik ez da egonen, iragarki honen azpian erasten den ereduaren ariokoa. Bi gutunazalak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamargarren laneguneko eguerdiko ordu bata baino lehen aurkeztu ere.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondotik Hirigintza Batzordeak egiten duen lehen bilkurarekin, jendaurrean irekiko dira enkantera onartutako proposamen ekonomikoen gutunazalak, baita horiek irakurriko ere. Eskaintza egile guztiei jakinaraziko zaie jendaurreko egintza horren data zehatza.

Proiektua eta baldintza administratiboen plegua lizitatzaileen eskura daude, azter dezaten, Udaleko bulegoetan.

Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bederatzian. Alkate udalburua, Juan Kruz Aldasoro Jauregi.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

Herria:

Helbidea:

N.A.N. zenbakia:

Berez ez bada, honen izenean:

Enkantean jartzen den obra kontratua:

Eskaintzen duen dirua .......... (letraz eta zenbakiz) .................. pezeta.

Gehi diru hau, BEZagatik .......... (letraz eta zenbakiz) ..................... pezeta.

Dirua, osotara, .............. (letraz eta zenbakiz) ..................... pezeta.

Obra burutzeko epea:

Burututako obra ordaintzeko egutegia:

Hitza ematen du osoki burutuko duela, proiektuari eta baldintza administratibo partikularren pleguari hertsiki lotuz, horien berri baitu.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9607296