112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

348/1996 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuari atxikitako ikuskatzaile den Pedro Pegenaute Garde jaunaren kargualdia luzatzen duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak apirilaren 1ean emandako 70/1993 Foru Aginduaren bidez, Pedro Pegenaute Garde jauna Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuari atxikitako ikuskatzaile izendatu zen, ekainaren 8ko 210/1992 Foru Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat. Kargualdi hura 1996.eko abuztuaren 31ra arte luzatu zen.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuak prestaturiko txostenean kargualdi hori 1997.eko abuztuaren 31ra arte luzatzea eskatu du, bigarren hezkuntzaren lehen zikloa Nafarroan ezartzeko prozesuan duen parte hartzea ez eteteko, funtzionario hori ezartze-prozesuan inplikatuta baitago.

Horrenbestez, apirilaren 25ean emandako 159/1991 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuari atxikitako ikuskatzaile den Pedro Pegenaute Garde jaunaren kargualdia 1997.eko abuztuaren 31ra arte luzatzea. Izendapen hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak egin zuen, apirilaren 1ean emandako 70/1993 Foru Aginduaren bidez.

2. Foru Agindu hau jakinaraztea Idazkaritza Teknikoari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abuztuaren hogeita hamarrean.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: A9607175