112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Hasierako onespena kreditu aldaketa eta gaikuntzari

Olaztiko Udalak, 1996ko uztailaren 24an eginiko osoko bilkuran, 1996ko aurrekontu orokor eta bakarrean zenbait kontusail aldatu eta gaitzea erabaki zuen.

Espedientea idazkaritzan egonen da interesa duen ororen eskura eta egoki juzkatzen diren alegazioak aurkezten ahal dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Olaztin, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abuztuaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9607191