112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

H I R I B E R R I

1995eko kontuak

Hiriberriko Udalak, 1996ko abuztuaren 29an egindako bilkuran, 1995eko ekitaldiko kontuak aho batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Ez bada erreklamaziorik, kontu horiek behin betikoz onetsitzat emanen dira.

Hiriberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkatea, Gregorio Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: A9607242