I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasunen enkanterako iragarkia.
Nafarroako Gobernuko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,
Aditzera ematen du: Derrigorrezko Dirubilketaren Atal honetan José Mina Rodrigo jaunaren kontra izapidatzen ari den 2.396 zk.ko premiamenduzko administrazio espedientearen barruan gaurko egunean honako hau eman dudala:
Probidentzia: "Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun kontseilari jaunak azaroaren 8ko 1174/1995 Foru Aginduaren bidez baimena eman du ondotik aipatzen diren ondasunak enkante publikoan besterentzeko, Derrigorrezko Dirubilketa honetan izapidatzen ari den derrigorrezko administrazio premiamendurako exekuzio prozeduran, 2.396.ean, 7.861.192 pezetako zorragatik, korritu eta kosten likidazioa kendu gabe. Hori horrela delarik, egin bedi enkante hori, Iruñean, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren Liburutegian, Ogasunaren eraikineko 5. solairuan, Karlos III.a kaleko 4-5.ean, 1996ko azaroaren 6ko eguerdiko 12:00etan, legeak agintzen dituenak kontutan hartuz hura tramitatu eta burutzerakoan. Jakinaraz bekie probidentzia hau zordunari eta hipoteka nahiz bahituragatik dagozkeen hartzekodunei".
Aipatu probidentzia betetzeko asmoz argitara ematen da ediktu hau, eta enkante horretan parte hartu nahi duten pertsonei honako hau ohartarazten zaie:
1.-Honekin batera dagoen zerrendan deskribatzen direla ondasunak eta enkante mota, eta adierazten da esleitzeko balioaren gainean likidatu beharko dela ondasun eskualdaketagatik dagokion tributua.
2.-Lizitatzaile orok, onartua izateko, gutxienez ere, enkantean salgai dauden ondasunen hasierako prezioaren ehuneko 20 utzi beharko du Nafarroako Gobernuaren Dirubilketa Kontuan, eskudirutan edo txeke adostuan.
3.-Lizitatzaileek kartazal itxian igorri edo aurkeztu ahalko dituzte eskaintzak, enkantea hasi baino ordubete lehenago arte, utzi beharreko kopuruaren balioko txeke adostuarekin batera.
4.-Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak adjudikatu aurretik, zorra, korrituak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.
5.-Posturak 100.000 pezetakoak izanen dira.
6.-Azken postura egiten duenak, ondasunak adjudikatzen zaizkion egintzan bertan, edo hurrengo bost egunen barruan, utzitako gordailuaren eta adjudikazio prezioaren arteko aldea ordaindu beharko du. Horrela egin ezean, aipatu gordailua galduko du, deusetan ukatu gabe adjudikazioak eraginik gabe geldituz gero fidantzaren zenbatekoaren gainean sor litzakeen kalte handiagoengatik hari legokiokeen erantzukizuna.
7.-Lizitatzaileek onartu beharko dituzte espedienteari gehitutako jabetza tituluak, bestelakorik exigitzeko eskubiderik ez baitute izanen.
8.-Ez da ezagutzen ondasun horiek ukitzen dituen kargarik.
9.-Ohartarazten da bigarren lizitazioa egin daitekeela, lehenbizikoa amaitu eta Mahaiak bidezko iritziz gero, bai eta zuzenean adjudika daitekeela ere, ondasunak enkantearen bidez adjudikatzen ez direnean.
ENKANTEGAIAK
1.16.856 zenbakiko hiri finka, 2.828 liburukia, 347 liburua, 6. orria. Iruñeko udalerrian kokatua, Marcelo Celayeta etorbidean aurrez aurre begiratuta ezkerrean dagoen lehenbiziko etxeko lehen pisuaren eskubian dagoen etxebizitza, A motakoa. Azalera eraikia laurogeita hamaika metro eta hirurogeita bost dezimetro karratukoa da eta azalera erabilgarria hirurogeita hamalau metro eta hogeita lau dezimetro karratukoa. Atzean duen terraza erabiltzeko eskubidea du.
Balorazioa: 6.800.000 pezeta.
Enkantearen hasierako prezioa: 6.800.000 pezeta.
Oharra: helbide ezezagunean dauden zordunen kasuan, enkantearen jakinarazpena ediktu honen bidez egina dela ulertuko da, legezko ondorio guztietarako, eta ohartarazten da probidentziaren aurka berraztertze helegitea paratu ahal izanen dela hamabost eguneko epearen barruan, Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuari zuzendua, edo gora jotzekoa, epe berean, Nafarroako Gobernuari zuzendua (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoa).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abuztuaren hogeita zazpian.-Derrigorrezko Dirubilketaren atalburua, José Luis Remón Corrales.
Iragarkiaren kodea: A9607247