112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

429/1996 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Osasun zuzendari nagusiak emana, 2273/95 administrazioarekiko helegiteari dagokion administrazio espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Gelari igortzen diona.

Ikusirik, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Gelak, 2273/95 administrazioarekiko helegiteari dagokion administrazio espedientea igor diezaiotela eskatzeko, 1996.eko urtarrilaren 18an egindako idazkia. Helegite hori Nafarroako CCOOren Batasun Probintzialak jarri zuen, aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean jarritako helegite arruntari eman zitzaion erantzunaren aurka. Helegite arrunta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko injineru tekniko izateko hiru lanpostu merezimenduzko oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesteko, maiatzaren 10ean eman zuen 578/95 Ebazpenaren aurka jarri zen.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak irailaren 11n emandako 68/1995 Foru Aginduaren bidez delegatu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2273/95 administrazioarekiko helegiteari dagokion administrazio espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Gelari igortzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta interesatuei eta azken horiei jakinaraztea autoetan agertu ahalko direla, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo bederatzi eguneko epearen barruan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hamazazpian.-Osasun zuzendari nagusia, Jesús María Fernández Díaz.

Iragarkiaren kodea: A9607261