112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

354/1996 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Osasun zuzendari nagusiak emana, 2333/95 administrazioarekiko helegiteari dagokion administrazio espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Gelari igortzen diona.

Ikusirik, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Gelak, 2333/95 administrazioarekiko helegiteari dagokion administrazio espedientea igor diezaiotela eskatzeko, 1996.eko urtarrilaren 23an egindako idazkia. Helegite hori Nafarroako CCOOren Batasun Probintzialak jarri zuen, aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean jarritako helegite arruntari eman zitzaion administrazioaren isilbidezko ezespenaren aurka. Helegite arrunta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, erakunde autonomoko sendagile espezialista izateko bi lanpostu huts betetzeko deialdia onesteko, ekainaren 23an eman zuen 831/95 Ebazpenaren aurka jarri zen.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak irailaren 11n emandako 68/1995 Foru Aginduaren bidez delegatu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2333/95 administrazioarekiko helegiteari dagokion administrazio espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Gelari igortzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Francisco Javier Alamillos Granados, María Socorro Bescos Atin, Alicia Dean Ferrer, Joaquín Garatea Crelgo, Fernando García Marín, Miguel Gorriarán Terreros, José Ignacio Iriarte Ortabe eta Víctor Villanueva San Vicente jaun-andreei eta azken horiei jakinaraztea autoetan agertu ahalko direla, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo bederatzi eguneko epearen barruan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren bederatzian.-Osasun zuzendari nagusia, Jesús María Fernández Díaz.

Iragarkiaren kodea: A9607260