112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

2247/1996 EBAZPENA, irailaren 4koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, Oizko "Anizpe" dermioan agregakinak atera eta aprobetxatzeko Proiektuak, Oizko Udalak sustatuak, ingurugiroan izanen duen Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzea xedatzen duena.

Oizko Udalak "Anizpe" dermioan agregakinak atera eta aprobetxatzeko Proiektua aurkeztu du, izapida dadin, Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Errege Dekretu Legegilea betearazteko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 30eko 1131/88 Errege Dekretuaren arabera.

Aurkezturiko dokumentazioan ustiapenaren programa orokorra, ingurunearen azalpena, ustiapenak eraginen dituen inpaktuen balorazioa, neurri zuzentzaileak eta errestauratzeko plana bildu dira. Orohar, azterlanaren edukiak irailaren 30eko 1131/88 Errege Dekretu horretako 6. artikulutik 12. bitartekoetan ezarritakoa betetzen du.

Horrenbestez, ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioaren inguruko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 28an emandako 1/1995 Foru Aginduaren bidez delegatu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oizko "Anizpe" dermioan agregakinak atera eta aprobetxatzeko Proiektuak, Oizko Udalak sustatuak, ingurugiroan izanen duen Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzea hurrengo hogeita hamar lanegunetan, irailaren 30eko 1131/88 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hortaz, espedientea interesatuen eskura izanen da Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Alondegi kalea, 1-1.a, Iruña) bulego orduetan, aztertu eta epe horren barruan egoki juzkatzen diren idatzizko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Oizko Udalari, Industri, Merkataritza eta Turismo Departamentuari (Industria eta Meategietako Kontrol eta Segurtasun Zerbitzua) eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren lauan.-Ingurugiro zuzendari nagusia, Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: A9607265