112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

347/1996 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Zizur Txikiko Haur eta Lehen Hezkuntzako "San Fermin Ikastola" ikastetxe pribatuari 1996/97 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2. Zikloan beste unitate bat eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailan beste unitate bat irekitzeko aldi baterako baimena ematen diona, Haur Hezkuntzako unitate gehigarria hurrengo ikasturteetara hedatuko delarik, eta aldi berean unitate horiek Nafarroako Gobernuaren itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahalko direla deklaratzen duena.

Ekainaren 3ko 341/1995 Foru Aginduaren bidez eta hezkuntza plangintzarako azterlanak egin ondotik, ikastetxe honen osakera juridikoa honela finkatu zen: Haur Hezkuntzako 9 unitate, 225 ikasposturekin eta Lehen Hezkuntzako 18 unitate 450 ikasposturekin. Hala ere, Nafarroako Gobernuak 1996ko uztailaren 15ean hartutako erabakiaren bidez, Zizur Txikiko "San Fermin Ikastola" ikastetxeko osakera juridikoa, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloari dagokionez, 10 unitatekoa izanen da, 250 ikasposturekin. Bestalde, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legea pixkanaka ezartzeak dakarren aldaketa-aldi honetan, aldi baterako eta, beraz, ez behin betiko, unitateren bat baimen daiteke, edozein aldaketa garaitan gertatzen diren desorekak egokitzen lagun dezan. Horregatik, Foru Agindu berean 1995/96 ikasturterako Haur Hezkuntzaren 2. Zikloan unitate bat gehiago behin-behinekoz baimendu zen eta bi unitate gehiago Lehen Hezkuntzan, hain zuzen ere hezkuntza maila horretako 1. eta 6. mailetan, adin horretako ikasleen kopuruak ikastetxeari izaera finkoz baimendutako edukiera gainditzen zuelako, edukiera hori hiru lerro osokoa izanik.

Aipatu baimena hurrengo ikasturteetan berri zitekeen ikasleen kopuruak gehiegizkoa izaten jarraitzen baldin bazuen.

Aurreko guztia kontutan harturik, hurrengo ikasturteetan goragoko mailetara igaro ahala ikasleen kopuruak gehiegizkoa izaten jarraituko duela aurreikusi denez, beharrezkoa da aldi baterako baimen hori ikasleak Lehen Hezkuntzako seigarren mailara iristen diren arte luzatzea. Horrenbestez,

Estatuko Administrazioak irakaskuntza ez-unibertsitarioen arloko eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uzteari buruzko abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera (1990-09-1eko "E.A.O."),

Unibertsitatekoak ez diren araubide orokorreko ikasketak ematen dituzten Ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan xedaturikoa ezarriz (1991-06-26ko "E.A.O."), bai eta Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatekoak ez diren araubide orokorreko ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan xedaturikoa ere ezarriz (1992-08-3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa),

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eta Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak egindako txosten teknikoak, Nafarroako irakaskuntza pribatuko eskola plangintzaren esparru orokorrean,

Eta kontutan harturik Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak (1983-04-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematea Zizur Txikiko Haur eta Lehen Hezkuntzako "San Fermin Ikastola" ikastetxe pribatuari, 1996/97 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2. Zikloan (5. urte) eta Lehen Hezkuntzako lehenbiziko mailan aldi baterako beste unitate bat irekitzeko, horrela behin-behinekoz gainditzen delarik ekainaren 3ko 341/1995 Foru Aginduaren bidez ikastetxean finkatutako osaketa juridikoa, zeina Nafarroako Gobernuak aldatu baitzuen, bestalde, 1996ko uztailaren 15ean hartutako erabakiaren bitartez, izan ere Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklorako ikastetxe horrek baimenduta zituen bederatzi unitatetik hamarrera gehitu baitziren.

Lehen Hezkuntzako 2. mailako unitate hori aldi baterako irekita egoteko baimena luzatuko da Lehen Hezkuntzako hirugarren mailara 1997/98 ikasturtean, laugarren mailara 1998/99 ikasturtean, bosgarrenera 1999/2000 ikasturtean eta seigarrenera 2000/2001 ikasturtean. Unitate horretarako baimena 2000/2001 ikasturtearen bukaeran iraungiko da behin betiko.

2. Aurreko puntuan baimendutako unitateak itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahal izatea bidezkoa dela deklaratzea, Nafarroako Gobernuak horretarako onestsi legerian horren gainean ezarriko dituen baldintzen arabera. Hori gertatuko da Foru Agindu honen lehenengo idazatiko baimenean aipatzen diren ikasturte guztietan.

3. Baimen hau aldatu eta/edo atzera bota ahalko da uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuko Hirugarren eta Laugarren Tituluetan aurrikusitako kasuetan.

4. Ebazpen honen aurka interesatuak helegite arrunta jarri ahalko du Nafarroako Gobernuan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

6. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzura, Plangintza eta Inbertsio Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Plangintza eta Ikastetxeen Atalera, Eskolatze eta Estatistika Bulegora eta Ikastetxeen Erregistro Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abuztuaren hogeita hamarrean.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: A9607225