I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
346/1996 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Murchanteko "Nuestra Señora de la Consolación" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuak 1996/97 ikasturtetik aitzina bere iharduera utz dezan xedatzen duena.
Ikusita Concepción Llidó Pla andreak, Murchanteko "Nuestra Señora de la Consolación" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den Hermanas de Nuestra Señora de la Consolación Kongregazioa ordezkatuz, aurkeztu duen idazkia, bertan, 1996/97 ikasturtearen hasierako ondorioekin, ikastetxearen itxiera eskatzen duelarik.
Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera irakaksuntza ez-unibertsitarioen arloan eskualdatutako eginkizun eta zerbitzuei buruzko abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuen baimenen prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 20, 21 eta 23. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz,
Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostena ikusita,
Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak proposaturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Baimena eman da honako erregistro datuak dituen ikastetxe pribatuak bere iharduera utz dezan, 1996/97 ikasturtearen hasieratik aitzina:
Ikastetxearen izena: "Nuestra Señora de la Consolación".
Kodea: 31003672
Titularra: Hermanas de Nuestra Señora de la Consolación.
Helbidea: Escuelas, 7.
Herria: Murchante.
Udalerria: Murchante.
Ematen zuen hezkuntza maila: Haur Hezkuntza.
2. Ikastetxeko legezko funtzionamendurako emandako baimena indarrik gabe utzi da. Horren ondorioz, baja emanen zaio Departamentuko Ikastxeen Erregistroan eta ebazpen hau Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Ikastetxeen Erregistro Berezira bidaliko da, ondorio horiexetarako.
Berriro irekitzeko, bertze baimen bat eskatu beharko da indarra duen arauteriari jarraikiz.
3. Ebazpen honen kontra interesatuak heleginte arrunta paratu ahalko du Nafarroako Gobernuan, jakinarazpen egunetik hasita hilabeteko epean.
4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
5. Honako Foru Agindua igortzea ikastetxe interesatura, Plangintza eta Inbertsio Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzura, Plangintza eta Ikastetxeen Atalera, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera eta Eskolatze eta Estatistika Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Ikastetxeen Erregistro Bulegora, gero Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Ikastetxeen Erregistro Berezian izapida dadin.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hogeita hamarrean.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.
Iragarkiaren kodea: A9607224