112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

342/1996 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Nafarroako ondare historiko eta artistikoaren ondasun higiezinak zaindu, sendotu, zaharberritu eta errestauratzeko laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 232/1985 Foru Dekretuaren babesean izanik, 1997an eginen diren eskariak aurkeztu, baloratu eta ebazteko epeak zehazten dituena.

1985eko abenduaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu abenduaren 4ko 232/1985 Foru Dekretuaren bitartez arautu zen Nafarroako ondare historiko eta artistikoaren ondasun higiezinak zaindu, sendotu, zaharberritu eta errestauratzeko laguntzen kontzesioa.

Foru Dekretu horretan xedatutakoa aplikatzeko, bidezko da 1997an eginen diren eskariak aurkeztu, baloratu eta ebazteko epeak finkatzea.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 26.2 artikuluaren c) idazatiak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Abenduaren 4ko 232/1985 Foru Dekretuaren babesean izanik, Nafarroako ondare historiko eta artistikoaren ondasun higiezinak zaindu, sendotu, zaharberritu eta errestauratzeko laguntzen eskariak aurkezteko epea 1996ko urriaren 1etik abenduaren 31 artekoa izatea, 1997 urteko ekitaldirako.

2. Laguntzak eskuratzeko aurkeztutako eskabideen balorazioa eta ebazpena 1997ko urtarrilaren 31 baino lehenago eginen da, salbu eta aipatu Foru Dekretu horretan agertzen diren kasuetan, hau da, dokumentazio gehiago eskatzea bidezkoa dela uste bada.

3. Aurreko idazatietan azaldutakoa deusetan ukatu gabe, abenduaren 31tik aurrera aurkeztutako eskariak ere baloratu eta ebatziko dira, baldin eta xede horretarako aurrekontu-sailik balego eta proposatutako obrak presakakoak izanen balira.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Foru Agindu hau Kultura Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Bulegora, Zuzendaritza Nagusi horretan Ogasun Departamentuak duen kontuhartzaile delegatuari eta Arkitektura Ondarearen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, haren kontra, hura jakinarazi eta biharamunetik hileko epean, Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraziz.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bortzean.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: A9607266