I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
281/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Helduen Euskalduntzerako Ikastegiaren izena aldatu eta Centro de Euskaldunización de Adultos "Miluze"-"Miluze" Euskaltegia izen berria ezartzen duena.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abuztuaren 18an emandako 664/1989 Foru Aginduaren bidez sortu zen "Helduen Euskalduntzerako Ikastegia" izeneko zentroa, euskara helduei irakasteaz arduratuko zena.
Aipatu ikastegi horrek bere izenean "Miluze" toki-izena sartzeko eskabidea aurkeztu du.
Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen bidez nere gain hartuak ditudan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Helduen Euskalduntzerako Ikastegiaren izena aldatzen da, eta hemendik aurrera Centro de Euskaldunización de Adultos "Miluze"-"Miluze" Euskaltegia izanen da.
2. Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
3. Foru Agindu hau Helduen Euskalduntzerako Ikastegira, Euskara Zerbitzura, Helduen Irakaskuntzaren Bulegora, Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzura, Plangintza eta Inbertsio Zerbitzura, Zerbitzuen Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuko Idazkaritza Teknikora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita zortzian.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.
Iragarkiaren kodea: A9607312