112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

912/1996 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Castejongo S.1. sektorearen (La Sarda parajea) Plan Partziala, Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 22an eman 890/1966 Foru Aginduaren bidez Castejongo Arau Subsidiarioen aldaketa bat, "La Sarda" parajean, behin betikoz onetsi zen.

Paraleloki Castejongo Udalak S.1. sektoreko Plan Partziala, paraje bera ukitzen duena, izapidatu du.

Plan Partziala bat dator Arau Subsidiarioen aldaketarekin, haren edukiari zenbait zehaztapen eranstea bidezkoa dela deusetan ukatu gabe.

Hortaz, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusita eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen Bigarren Xedapen Iragankorrari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Castejongo S.1. sektorearen (La Sarda parajea) Plan Partziala, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Castejongo Udalari adieraztea Plan Partzial horren testu bategin batean ondoko zehaztapen hauek biltzea bidezko dela:

-Interes publiko eta sozialeko zerbitzuetarako kokapena. Planeamenduko Erregelamenduaren "Plan Partzialetan dotazioetarako egin beharreko lurzoru erreserbak" izeneko eraskinari jarraikiz, xede horietarako, gutxienez, erabilera tertziarioetarako antolatutako azalera osoaren % 4 erabili behar da.

-Sestren seinalizatzea.

-Ezarri beharreko instalazioetako baten bat azalera handiko merkataritzako instalazioen sailkapenekoa bada, azalera handiko merkataritzako instalazioen lurralde eta hirigintzako betebeharren arabera paratzeko arauak ematen dituen maiatzaren 10eko 154/1993 Foru Dekretuan aurreikusitakoarekin bat, prozeduraz, dokumentazioz eta gainerako zehaztapenez, Foru dekretu horretan ezarritakoari jarraituko zaio.

Dagokion urbanizazio proiektua oztopo fisiko eta zentzumenazkoei buruzko Foru Legearen eta hori garatzen duen Erregelamenduaren zehaztapenei jarraikiz garatuko da.

Sektoreko 2. etapa edo iparraldeko exekuzioa sektoreko lehenbiziko etapa edo hegoaldeko urbanizazioa oso-osorik burututakoan eta lehendabiziko etapa honetan eraikigarri diren lurzatietako azaleraren % 75i dagozkion eraikitzeko lizentziak emandakoan hasiko da.

-Baimendutako erabilera nagusiak honako hauek izanen dira: "tertziario-zerbitzuak". Erabilera osagarri gisa eta nagusiei lotuta, sektorea osatzen duten jardueren funtzionamendu egokirako beharrezkoak direnak ere baimenduko dira.

3. Foru Agindu honen kontra Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bertzenaz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Admnistrazio prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

4. Foru Agindu hau Castejongo Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9607290