112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

909/1996 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ukarko Arau Subsidiarioak UCH-28 unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ukarko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

AGINDU DUT:

1. Ukarko Arau Subsidiarioak UCH-28 unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Ukarko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9607288