112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

904/1996 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Erriberriko Arau Subsidiarioen aldaketa, UE-5 unitateari dagokiona, Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Erriberriko Udalak haren hirigintza planeamenduaren aldaketa zenbait aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin. Arintasun administratiboa dela kausa, idazpuruan deskribatutako aldaketa banandu da.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. eta 127. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

AGINDU DUT:

1. Erriberriko Planeamendurako Arau Subsidiarioen aldaketa, UE-5 aldearen hiri antolamenduari dagokionean, behin betikoz onestea.

2. Erriberriko Udalari adieraztea exekuziorako dagokion unitateak egotzitako berdeguneak eta ibilgailuetarako sarbideak bildu beharko dituela.

3. Erriberriko Udalari oroitaraztea UE-4.A eta UE-4.B unitateen aldaketa Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan izapidatzen ari diren aldaketen espediente kolektiboarekin koordinatzea komenigarria dela.

4. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

5. Foru Agindu hau Erriberriko Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abuztuaren hogeita zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9607287