112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 1996ko irailaren 2koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Anunciacion Agesta Arburúa andreak eta Etxalarko Udalak paratutako helegite arruntak ebazten dituena. Helegite hauek Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ekainaren 18an eman 576/1996 Foru Aginduaren kontra, hots, Etxalarko Arau Subsidiarioak katastroko 4. poligonoko 228. lurzatian aldatzeko espedientearen behin betiko onespenari uko egiten zionaren kontra paratu zituzten interesatuek. Aldatzeko espedientea Anunciación Agesta Arburua andreak sustatu zuen.

Nafarroako Gobernuak, 1996ko irailaren 2an egin bilkuran, aipatu Erabakia onetsi zuen. Haren xedapen zatian ondoko hau

ERABAKI DA:

1. Anunciación Agesta Arburúa andreak eta Etxalarko Udalak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ekainaren 18an eman zuen 576/1996 Foru Aginduaren kontra paratutako helegite arruntak aintzat hartzea. Foru Agindu honek Etxalarko Arau Subsidiarioak katastroko 4. poligonoko 228. lurzatian aldatzeko, Anunciación Agesta Arburúa andreak sustatu espedientearen behin betiko onespenari uko egin zion.

2. Etxalarko Arau Subsidiarioak aldatzeko aipatu espedientea behin betiko onestea, Etxalarko katastroko 4. poligonoko 228. lurzatia hiri lurzoru gisa sailkatuz.

3. Erabaki honen kontra administrazioarekiko helegitea paratzen ahal dela adieraztea, Justizia Auzitegi Nagusiko lerru bereko sailean, argitaratzen edo, hala denean, jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.

4. Erabaki hau helegileei eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, Etxalarko Planeamendurako Arau Subsidiarioen aldaketa, katastroko 4. poligonoko 228. lurzatiaren hirigintza sailkapenari dagokionean, aditzera emateko orok jakin dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bian.-Lehendakaritza kontseilaria, Federico Tajadura Iso.

Iragarkiaren kodea: A9607286