112. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikorako altzariak eta megafonia sistema erosteko lehiaketa publikorako deia egiten duena.

-Behin-behineko fidantza:

1. lotea: 20 bulego: 76.000 pezeta.

2. lotea: 60 besaulki: 20.000 pezeta.

3. lotea: megafonia sistema bat instalatzea: 55.000 pezeta.

4. lotea: Multimedia Ikasgelarako altzariak: 37.000 pezeta.

5. lotea: Multimedia Ikasgelarako zenbait altzari neurrira: 24.000 pezeta.

-Espedientearen jendaurreratzea: baldintza administratibo eta teknikoen plegua administrazio eta kudeaketa eraikinean (Arrosadiko Campusa, 31006 - Iruña) egongo da interesatuen eskura, proposamenak aurkezteko epearen barruan.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Unibertsitateko Erregistro Orokorrean (Administrazio eta kudeaketa eraikina, Arrosadiko Campusa, 31006 - Iruña) goizeko zortzi eta erdietatik eguerdiko ordu bi eta erdiak arte. Proposamenak aurkezteko epea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hasiko da eta 13 egun naturalen buruan amaituko da, aipatu aldizkarian argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

-Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen pleguaren 2.2. puntuan adierazten direnak.

-Agirien azterketa: Kontratazio Mahaiak aurkezten diren agiriak kalifikatuko ditu baldintzen pleguaren 2.5. puntuan ezarritakoari lotuz eta iragarki oholean argitaratuko du emaitza lizitatzaileek, hiru laneguneko epean, agirietan antzeman diren akatsak, halakorik bada, jakin eta zuzen ditzaten.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna eta tokia: Kontratazio Mahaiak irekiko ditu haiek aurkezteko epea amaitu eta hirugarren lanegunean, jendaurreko ekitaldian, hamabietan, Unibertsitateko administrazio eta kudeaketa eraikinean. Larunbata izanez gero hurrengo astelehenera arte utziko da.

-Iragarkiak ordaintzeko modua: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren seian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A9607357