I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1154/1996 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lizarrako Adimen Osasuneko Zentroa zaharberritu eta handitzeko obrak egiteko gastua baimentzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Lizarrako Adimen Osasuneko Zentroa zaharberritu eta handitzeko obrak kontratatzeko, ondoko oinarri hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: Lizarrako Adimen Osasuneko Zentroa zaharberritu eta handitzeko obrak egitea.
-Esleipen modua: lehiaketa, prozedura irekia.
-Lizitazio prezioa: 12.778.384 pezeta.
-Behin-behineko fidantza: lizitazio prezioaren % 2.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko ordu bi eta erdiak baino lehen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).
-Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita bosgarren laneguneko eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).
Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, aztergai, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren bostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel María Solchaga Catalán.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
........................... J/A-ak, ...... zenbakiko Nortasun Agiri Nazionala duenak, ...........(e)ko ..................... kaleko ..... zenbakian bizi denak, bere izenean (edo ......................en ordez), Lizarrako Adimen Osasuneko Zentroa zaharberritu eta handitzeko obrak lehiaketa bidez esleitzeko, 1996ko ...............aren ....(e)ko ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako iragarkiaren berri izanik, hitz ematen du horniketa hori bere gain hartuko duela, eskaturiko baldintza eta beharkizunei ondo-ondotik segituz, ..................(e)ko epean eta ................... pezetaren truke (BEZa barne).
(Tokia, eguna eta eskatzailearen sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9607326