I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1131/1996 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko pazienteei janari erretiluak banatzeko ekipamendua erosteko gastua baimentzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Bideko Ama Birjina Ospitaleko pazienteei janari erretiluak banatzeko ekipamendua erosteko, ondoko oinarri hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko pazienteei janari erretiluak banatzeko ekipamendua erosteko kontratazioa.
-Esleipen modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
-Lizitazio prezioa: 12.000.000 pezeta.
-Behin-behineko fidantza: lizitazio prezioaren % 2.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko ordu bi eta erdiak baino lehen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).
-Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita bosgarren laneguneko eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).
Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, aztergai, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Mantenimendu eta Obra Atalean (Irunlarrea kalea, 4).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abuztuaren hogeita bederatzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel María Solchaga Catalán.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
................................ J/A-ak, ........... zenbakiko Nortasun Agiri Nazionala duenak, ...........(e)ko ..................... kaleko ..... zenbakian bizi denak, bere izenean (edo ......................en ordez), Bideko Ama Birjina Ospitaleko pazienteei janari erretiluak banatzeko ekipamenduaren erosketa lehiaketa publikoaren bidez esleitzeko, 1996ko ...........aren ....(e)ko ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako iragarkiaren berri izanik, hitz ematen du obra horiek bere gain hartuko duela, eskaturiko baldintza eta beharkizunei ondo-ondotik segituz, .................................(e)ko epean eta ............................. pezetaren truke (BEZa barne).
(Tokia, eguna eta eskatzailearen sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9607325