Nolakoa zen Aldizkaria duela 100 urte

Nafarroako Probintziako Aldizkari Ofiziala astean hiru egunetan argitaratzen zen. Urteko harpidetzak 30 pezeta balio zuen, eta ale solte batek, 25 zentimo. Probintziako inprimategia Diputazioaren jauregian zegoen, eta bertan egiten ziren harpidetzak, erreklamazioak eta eskaerak. Errege-erregina familiaren osasunaren berri ematen zen aldizkari bakoitzean.