9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4342/2023 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Clara Paternain Martín andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Neurokirurgiako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2639E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko oposizio-lehiaketaren bidez; lanpostu horien artean Neurokirurgiako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren apirilaren 3ko 1004E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko apirilaren 3an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko urriaren 3an deialdiaren web-fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 3473/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Geroago, Daniel De Frutos Marcos jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak –kontratu finkoarekin edo aldi baterako– ematen ari zelako.

Javier Alberto Morales Lara jauna, hurrengo izangaia puntuazio ordenaren arabera, ezin da izendatu, ez baitu betetzen deialdiaren 2.1.a) atalean adierazitako baldintza; horretan oinarrituta, 2023ko azaroaren 16an deialdiaren web-fitxan izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen, bertan Clara Paternain Martín andrea sartuta.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Clara Paternain Martín andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Neurokirurgiako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta 62807 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia dagoena eta destinoa Iruñean duena.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko urtarrilaren 16an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritza), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko abenduaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2318404