78. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE-38 unitatean. Behin betiko onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 8ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea jarraian adierazten den kudeaketako hirigintza-hitzarmena: SGU biribilgunea, Zaragozako etorbidean (UE-38 eremua), Tuterako udaletxearen eta Cereales Pardo SAren artean.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Tuteran, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2405133