2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, dirulaguntzak emateko erakunde fisikoei eta kirol-erakundeei, kirol-jarduera iraunkorrak antolatzeko. Laburpena. 2023/2024 denboraldia
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 752864.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/752864).
Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
Organo emailea: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzitza ordezkaria.
Kudeatzen duen alorra: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra.
Instrukzio organoa: dirulaguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea kirolaren zein ariketa fisikoaren arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2023/2024 denboraldian kirol jarduera iraunkorrak antolatzeagatik.
Deialdiaren helburua: Iruñean kirol-jarduera iraunkorrak egiten laguntzea.
Iruñean, 2024ko apirilaren 4an.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2405556