2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Deialdia, dirulaguntzak emateko autokontsumoko energia berriztagarrien instalazioetarako eta energia-efizientziako beste instalazio mota batzuetarako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 753424.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/753424).
Dirulaguntzak lortzeko baldintzak argitaratuta daude Orisoaingo Udalaren egoitza elektronikoan (https://orisoain.sedelectronica.es), interesdunek kontsultatzeko aukera izan dezaten.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orisoainen, 2024ko apirilaren 8an.–Jarduneko alkatea, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L2405654