76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Kafetegia

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategia, Hirigintza, Etxebizitza eta Agenda 2030eko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko martxoaren 21ean:

REV 21-ENE-24 (63/EV).

«Ikusirik LIO/2023/2724 espedientea, Isidro Jose Perez Fuertesk sustatutakoa, Joffre Jonas Gonzalez Tejada ordezkatuz. Bertan eskatu egiten ditu jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra-lizentzia, lokala egokitzeko kafetegirako, Fidel Lazaro Aparicio kalea 10, behean. Ikusirik, gainera, udalaren txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da. 1., 2. eta 3. eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira kontraesana sortzen duten puntuetan.

Iruñerriko Mankomunitatearen 2023ko urriaren 10eko txostenean (erantsita dago) ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Elikagaien Ikuskaritza Zerbitzuak 2024ko martxoaren 12an emandako txostenean (erantsita dago) ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.

Instalatuko dira eta une oro mantenduko dira beharrezko instalazioak eta ekipamenduak suteen aurka babesteko, bai eta larrialdietarako argiak eta seinaleak ere. Horiek guztiek bete beharko dute honako arau hauetan ezarritakoa: EKT-DB-SI eta EKT-DB-SUA dokumentuak, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamendua, eta behar den gainerako araudi espezifikoa.

Klimatizaziorako eta aireztapenerako instalazioak bete beharko dute Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritakoa. Kondentsatuak, halakorik bada, saneamendu sarera kanalizatuko dira. Aireztapen airea kanporatzeak ezin du afekziorik sortu kanpoko ingurunean.

Lokalaren fatxadako aireko zaratarekiko isolatze akustikoa, etxebizitzei dagokienez, izanen da, gutxienez, 60 dB(A), bat etorriz ezarrita dagoenarekin Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantzaren 9. artikuluan.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 12., 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, hots, 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua.

Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikuluan xedatutakoa. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, justifikatutako moldurak edo estaldurak izan ezik. Dena den, horiek ezinen dira irten 10 cm-tik gora eraikuntzari eusten dion egituratik.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 3 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Ez da onartzen bide publikoa okupatzeko erantzukizunpeko adierazpena; izan ere, izapide laburtua baliozkoa da, bakarrik, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez izapidetzen diren obretarako, eta, beraz, obrak egin bitartean jabari publikoko lursailak okupatu behar badira, dagokion lizentzia eskatu beharko da aldez aurretik.

Aurkeztutako dokumentazioan, aplikagarri den araudian eta arlo honetan Udalak dituen irizpideetan oinarrituta, ezarri da lokalaren gehieneko edukiera 42 pertsonakoa dela. Hortik kanpo gelditzen dira bertako langileak.

Gainera, jakinarazten dizugu, jarduera hasi aurretik, establezimendua erregistratu behar duzula Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan, kafetegiaren jarduerarako. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 3 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia eskura dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2405129