71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

830/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, V. deialdia onesten da bi sari emateko nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloetako Ikasketa Amaierako Lan Hoberenei, hots, 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu diren eta "gainditua" kalifikazioa lortu duten graduko eta masterreko edozein titulaziotako lan hoberenei.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedraren helburua da ezagutza sortzea Ingeniaritza eta Teknologiaren, Oinarrizko Zientzien eta Osasun Zientzien, Zientzia Ekonomikoen eta Juridikoen, eta Gizarte Zientzien arloetan. Horretarako, AN Kooperatiba Taldearen Fundazioak finantzatutako katedra horrek ekintzak egiten ditu nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloko ikerketak eta jarduerak bultzatzeko, garatzeko eta babesteko.

Hori dela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedrako Segimendu Batzorde Mistoak erabaki zuen 2024ko jarduera-programaren barrenean honako deialdi honen oinarriak onestea: 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu diren eta "gainditua" kalifikazioa lortu duten nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloetako Ikasketa Amaierako Lan hoberenei bi sari emateko deialdia.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedrak egindako akta.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Kontabilitate Atalak egindako kreditu-erreserbaren ziurtagiria eta zerga-tratamenduari buruzko txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu diren eta "gainditua" kalifikazioa lortu duten nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloetako Ikasketa Amaierako Lan hoberenei bi sari emateko deialdia, ebazpen honen eranskin gisa ageri diren oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Baimena ematea deialdi honek sortutako gastua egiteko. Gastua, 3.000 euro-koa gehienez, sarietarako izanen da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2024ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partida honen kargura ordainduko da:

30.30.00.3735.0380.480.25 Katedren sarietarako: 3.000,00 euro.

Hirugarrena.–Deialdia egiten da Ikasketa Amaierako Lan hoberenei 2.000 euro-ko sari bat eta 1.000 euro-ko beste bat emateko.

PFEZari dagokionez, sari hauek jarduera profesionalaren errendimendutzat jotzen dira; beraz, aplikatuko zaien atxikipena %15ekoa izanen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 78. artikuluaren arabera.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Bestetik, ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedraren web-orriaren bidez zabaltzen ahalko da (www.unavarra.es/catedragrupoan), deialdia antolatzen duen erakundea den aldetik.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren eta bere oinarrien aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco Javier Arregui San Martín.

I. ERANSKINA.–OINARRIAK: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN AN TALDEAREN KATEDRAK EGINDAKO DEIALDIA IKASKETA AMAIERAKO LAN HOBERENEI SARIA EMATEKO. V. EDIZIOA

Eranskina, martxoaren 26ko 830/2024 Ebazpenarena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta AN Kooperatiba Taldearen Fundazioak, hau da, AN Taldearen Katedra osatzen duten entitateek, uste dute beharrezkoa dela ezagutza sortzea nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloetan, unibertsitateko ikasleentzako eta sektoreko profesionalentzako prestakuntza- eta ikerketa-jarduerak eginez.

Hori dela medio, AN Kooperatiba Taldearen Fundazioak deialdia egiten du bi sari emateko 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu diren eta "gainditua" kalifikazioa lortu duten Ikasketa Amaierako Lan Hoberenei. Hau da V. edizioa. Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko edozein titulaziotako ikasleak aurkez daitezke, baldin Ikasketa Amaierako Lana ikasturte horietan eta arlo hauetan egin bazuten: nekazaritza, nekazaritzako industria eta nekazaritzako kooperatibismoa.

Horiek horrela, AN Taldearen Katedrako Segimendu Batzorde Mistoak deialdi hau egiten du.

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen helburua sari hauek emateko prozedura arautzea da publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera: 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu diren eta "gainditua" kalifikazioa lortu duten nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloetako ikasketa amaierako lan hoberenentzako bi sari.

2.–Finantzaketa.

Deialdi honek 3.000 euro-ko aurrekontua du osotara. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2024ko gastuen aurrekontuko 30.30.00.3735 480.25 Katedren sarietarako izeneko aurrekontu-partidaren kargura ordainduko dira.

AN Kooperatiba Taldearen Fundazioak ematen du diru kopuru hori, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedraren finantzaketari egiten dion ekarpenaren parte gisa.

3.–Deialdiko sariak.

Deialdia egiten da 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu diren eta "gainditua" kalifikazioa lortu duten nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloetako Ikasketa Amaierako Lan hoberenei honako sari hauek emateko:

–2.000 euro-ko sari bat. Epaimahaiak zilegi du kategoria honetan bi sari ex aequo ematea. Kasu horretan, erdi bana banatuko da saria bi irabazleen artean.

–1.000 euro-ko sari bat.

4.–Hautagai izateko baldintzak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko edozein titulaziotako ikasleak aurkez daitezke, baldin eta Ikasketa Amaierako Lana nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloetan egin badute 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan, hau da, Ikasketa Amaierako Lanak defendatzeko deialdietan: 2022ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era. Gainera, lanaren kalifikazioak "Bikain" edo "Ohorezko matrikula" izan behar du.

5.–Hautagaitzen aurkezpena.

Eskaera-inprimakia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Elektronikoan aurkeztuko da, Unibertsitatearen egoitza elektronikoaren bidez. Hauxe da esteka: http://bit.ly/2f4y0wO

Horretaz gainera, mezu elektroniko bat bidali behar dute catedra.grupoan@unavarra.es helbide elektronikora, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta gaian "IAL sariak-AN Taldearen Katedra" jarri behar dute, hautagaiaren izen-deiturekin, eta dokumentazio hau erantsirik:

–Ikasketa Amaierako Lanaren ildo nagusien laburpena (4 orrialde gehienez).

–Azalpen labur bat, aditzera ematen duena Ikasketa Amaierako Lanak saria zergatik merezi duen eta zer ekarpen egiten dion proposatutako arloetakoren bati (orrialde bat gehienez).

–IALa dibulgatzeko azalpen-bideoa (2-3 minutukoa, horizontalki grabatua), hizkera errazekoa, ulerterraza eta jende guztiarengana iristeko modukoa.

Hautagaitzak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2024ko urriaren 15ean bukatuko da.

Sarietara aurkezteak deialdiaren oinarriak onartzea dakar berekin.

6.–Saridunen betebeharrak.

1. Saridunek nahi bezala erabiliko dute jasotako diru kopurua, eta ordainketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedrak eta AN Kooperatiba Taldearen Fundazioak antolatuko duten ekitaldi publiko batean eginen da.

2. PFEZari dagokionez, saria laneko errendimendutzat hartzen da, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du.

3. Deialdiko oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, dirua itzuli beharko du interesdunak.

7.–Sariaren epaimahaia.

Honako lau kide hauek osatuko dute lehenbiziko eta bigarren sariak emanen dituen epaimahaia:

–AN Kooperatiba Taldearen Fundazioaren presidentea edo hark eskuordetutako pertsona.

– AN Taldearen Katedraren zuzendaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle dena, edo hark eskuordetutako pertsona.

–Batzorde Mistoko bi kide, edo haiek eskuordetutako pertsonak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN taldearen Katedraren zuzendariak eskatuta eratuko da epaimahaia, eta, horretarako, epaimahaikideei dei eginen die. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketa-lanak eginen ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

8.–Saria ematea.

1. Epaimahaiak hautagaitzen lehenbiziko ebaluazio bat eginen du, honakoak kontuan hartuz: aukeratutako eremua, aparteko eremua, jarduerak AN taldearekin duen lotura, kalitate zientifikoa, bideoaren kalitatea eta iturrien erabilera. Puntuazio handiena lortzen duten 5ak ikasketen amaierako lana azaltzeko eta defendatzeko hautatuko dira.

2. Ikasketa Amaierako Lanen jendaurreko azalpena eta defentsa presentzialki edo online egiten ahalko da. Estiloa zuzena ote den, eta lana adierazteko eta aurkezteko modua argia ote den baloratuko du epaimahaiak. Saria esleitzerakoan, lehenbiziko balorazioan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

3. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldiaren ondoren, epaimahaiak lehenbiziko eta bigarren sariak emateko proposamena eginen du, txosten arrazoituan oinarrituta.

4. Epaimahaiak Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio lehenbiziko eta bigarren sariak emateko proposamena. Errektoreordeak dagokion ebazpena emanen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Amaierako Lanik hoberenei lehenbiziko eta bigarren sariak emateko. Ebazpen horretan, saritutako hautagaien izena baino ez da agertuko, eta gainerako hautagaitzak atzera bota direla ulertuko da.

5. Epaimahaiak eman gabe utz litzake sariak, hala egitea egokia iruditu zaiolako edo hautagairik ez dagoelako.

6. Zilegi du, halaber, lehenbiziko saria ex aequo ematea, epaimahaiari hala egitea egokia iruditzen bazaio.

7. Ikerketako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8. Ekitaldi publikoa eginen da saria emateko.

9. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedrak emanen du ezagutzera sarien behin betiko esleipenaren ebazpena, sariak emateko ekitaldi publikoa izan baino lehenago.

9.–Irudi eskubideak, datuak argitaratzeko eskubideak eta konfidentzialtasun betebeharrak.

Nabarmendu beharra dago deialdiko parte-hartzaileen bideoak webgunean, sare sozialetan eta Interneten zabaltzen ahalko direla. Datuen babesari buruzko araudiarekin eta 1/1982 Lege Organikoaren aginduekin bat etorriz, bideoak soilik zabalduko dira haien egileek horretarako baimena eman badute. Horretarako, deialdi honetan parte hartzeko eskabidearen inprimakian zabalkuntza hori baimentzeko borondatezko aukera gaituko da.

Enpresaren edo erakunderen batekin konfidentzialtasun hitzarmen edo betebehar bat sinatua eta indarrean daukaten ikasketa amaierako lanek, bai GALek eta bai MALek, akordio horretan ezarritakoa bete beharko dute. Nolanahi ere, hautagaien ardura izanen da beren eskaeretan eta defentsetan datu edo informazio konfidentzialik ez zabaltzea.

10.–Datuen babesa.

Lehiaketan parte hartzen dutenen datuak deialdiko sariaren esleipena ebaluatzeko erabiliko dira. Datuen tratamenduak bat etorri behar du EBko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) eta Datuak Babesteko 3/2018 Lege Organikoarekin (DBLO).

Datu hauek tratatuko dira: hautagaien nortasuna (izen-deiturak eta NANa), harremanetarako datuak, datu akademikoak, aurkeztutako dokumentazioa eta, saria kobratu behar izanez gero, bankuaren datuak edo ordaindu ahal izateko bestelako datuak.

DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera, datuen tratamenduaren helburua NUPi eta AN Taldeari lotutako sariak antolatzea eta ematea da.

Interes publikoko xedea da hori, eta honako hauek ditu oinarri juridikoak, besteak beste: Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea eta Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa.

Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da. Parte-hartzaileek zilegi izanen dute bere datuetara sartzeko, informazioa lortzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk erabiltzea Datuak Babesteko delegatuaren aurrean (delegado.protecciondatos@unavarra.es).

Bideoekin edo ikus-entzunezko bestelako materialekin parte hartzen dutenei dagokienez, ohartarazten zaie balitekeela Interneten horien publizitatea egitea. Alde horretatik, modu horretan tratatutako datuak ezabatzeko eskaera oro premisa hauek kontuan hartuta aztertuko da: oinarri honetan egindako ohartarazpena, deialdi honen xedearen izaera publikoa eta Internetera igotako irudiak ahazteko eskubidearen mugak; eskubide hori esfortzu teknologiko arrazoizkoak egitera mugatzen da.

11.–Argitaratzea.

Deialdi honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira.

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren baliabideen katalogoan argitaratuko dira.

12.–Zabalpena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedra eta AN Kooperatiba Taldearen Fundazioa, deialdi hau, haren oinarriak eta hura aplikatzeko gainerako egintzak zabaltzeko, beren webguneez baliatzen ahal dira, edo mezu elektronikoak bidaliko dizkiete interesdunei edo publizitaterako egokiak iruditzen zaizkien beste bide edo tresna batzuk erabiliko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Interesdunek, deialdi honen eta bere oinarrien aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, hilabeteko epean Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F2405350