69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1088/2024 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean adierazten diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, fisioterapeuta lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2640E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen fisioterapeuta lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 12ko 1626E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 12an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko martxoaren 4an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, fisioterapeuta lanpostuetan aritzeko:

–Erreserba txanda %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat.

DE ANDRES ARREGUI, ITZIAR

–Txanda irekia.

AZCONA URREA, PATRICIA

PIEROLA SEVILLANO, RAQUEL

SOLA DIAZ, MARIOLA

2. Izangai hauek lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratuarekin kontrata ditzatela xedatzea:

–Txanda irekia.

CIORDIA RIPA, ANA

DE LUIS PROVEDO, OLAIA

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko apirilaren 8an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko apirilaren 8an.

5. Adieraztea Olaia de Luis Provedo andreak euskarazko jakite-maila zehaztua duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

7. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko martxoaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

LANTOKIA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZA

Desgaitasuna duten pertsonak

DE ANDRES ARREGUI, ITZIAR

72224

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

FUNTZIONARIOA

Irekia

AZCONA URREA, PATRICIA

7231

SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

Irekia

PIEROLA SEVILLANO, RAQUEL

72225

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

FUNTZIONARIOA

Irekia

SOLA DIAZ, MARIOLA

67282

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

FUNTZIONARIOA

Irekia

CIORDIA RIPA, ANA

39539

IRUÑA–NAF. HEZK. BEREZIKO BALIABIDE ZENTROA

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

Irekia

DE LUIS PROVEDO, OLAIA

39540

IRUÑA–NAF. HEZK. BEREZIKO BALIABIDE ZENTROA

NAFARROA OSOKO ESKUALDEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

Euskara, B2

Iragarkiaren kodea: F2404651