44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

77/2024 EBAZPENA, 2024ko otsailaren 16koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena 2024-2025 kanpainarako.

2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez, arauak ezarri ziren Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetu ziren. Bada, erregelamendu horrek, 58. artikuluko 1. atalean, ardogintzaren sektorean egin daitezkeen esku-hartze motak ezartzen ditu, eta a) letra mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko esku-hartze motari dagokio.

Halaber, aplikatzekoak dira honako hauek: 2021/2116 Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua eta haren egintza eskuordetuak eta betearazpenekoak indargabetzen dituena; Batzordearen 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatua, 2021eko abenduaren 7koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua osatzen duena, 2023-2027 aldirako NPEren plan estrategikoetan estatu kideek zehaztutako esku-hartze mota jakin batzuetarako betekizun gehigarriei dagokienez, eta nekazaritza- eta ingurumen-baldintza egokien (NIBE) 1. arauari buruzko arauei dagokienez; Batzordearen 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamendua, 2021eko abenduaren 21ekoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduari jarraikiz olio-haziei, kotoiari eta ardogintzako azpiproduktuei dagozkien esku-hartze motetarako arauak ezartzen dituena, bai eta Batasunaren laguntzarekin eta NPEren plan estrategikoekin lotutako informazio-, publizitate- eta ikusgarritasun-arloko betekizunetarako arauak ere.

Europako araudia aplikatuz, Mahastizaintza eta Ardogintzako Sektoreko Esku Hartzean aurreikusitako esku-hartze motak aplikatzeko, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua eman da, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku Hartze Sektoriala arautzen duena. Haren helburua da Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku Hartze Sektorialean sartuta dauden esku-hartze motei aplikatu beharreko oinarrizko araudia ezartzea, 2023-2027ko Espainiako Erresumako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan. Plan hori 2022ko abuztuaren 31ko Betearazpen Erabakiaren bidez onartu zuen Europako Batzordeak.

Bestalde, ardogintzaren sektoreari honako hauek ere aplikatuko zaizkio: 1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta NBEUF eta LGENF Europako nekazaritza-funtsen gobernantza arautzen duena; 1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena; 147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeei penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena; eta 92/2024 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa, errege dekretu batzuk aldatzen dituena, alde batetik, fruta eta ortuarien, mahastizaintza eta ardogintzaren eta erlezaintzaren sektoreari buruzkoak, eta, bestetik, nekazaritza jardueraren eta Nekazaritza Politika Erkidearen kudeaketaren zenbait alderdi arautzeari buruzkoak.

Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua Konstituzioaren 149.1.13 artikuluan xedatutakoaren babesean eman da; artikulu horrek jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren arloko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.

Aipatu urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren II. kapituluko 1. atalak biltzen du mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko aplikatzen ahal den oinarrizko araudia. Dena dela, bertako aurreikuspen batzuk zehazteko, autonomia erkidegoen arau osagarri baten beharra dago.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Eskumen horiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ditu esleiturik, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuan.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia onestea 2024-2025 kanpainarako.

2. 2024-2025 kanpainan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak (ebazpen honen I. eranskinean jasoak) onestea eta ebazpen honen II., III., IV., V. eta VI. eranskinak onestea.

3. 2025eko ekitaldian Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) Nafarroako Foru Komunitateari bideratzen dion aurrekontuak aukera ematen duen heinean erantzunen zaie ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko otsailaren 16an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–MAHASTIAK BERREGITURATU
ETA BIRMOLDATZEKO LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, 2024-2025 KANPAINARAKO

Lehenbizikoa.–Xedea eta aplikazio eremua.

1. Ebazpen honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzen deialdia arautzea, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku Hartze Sektorialaren barrenean, 2024-2025 kanpainarako, zeinak barne hartzen baitu 2024ko abuztuaren 1etik 2025eko uztailaren 31rako aldia.

2. Ardotarako mahatsa ekoizten duten mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzetan aplikatzeko izanen dira oinarri hauek, baldin eta jarduketa horiek Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean dauden amaierako lurzatietan gauzatzen badira, eta "Nafarroa" jatorri-deitura babestuaren eta lur eremuko ardoen babesean, Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietan aitortutako adierazpen geografiko babestuetan, eta "Errioxa" jatorri-deitura kalifikatuaren barrenean.

3. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko esku-hartze hau Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58.1.a) artikuluan dago ezarrita, eta helburu du mahasti-ustiategien lehiakortasuna handitzea, mahastietako laborea klima-aldaketara egokitzea eta jasangarriagoa bihurtzea, ingurumenari dagokionez.

Bigarrena.–Onuradunak.

1. Hirugarren oinarrian onartua izateko ezarritako baldintzak betetzen dituztenek jasotzen ahalko dituzte mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak.

2. Ezin dira laguntza hauen onuradun izan:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetakoren bat betetzen ez dutenak, besteak beste, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatearena.

Dirulaguntza-eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri elektronikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez ditu egiaztagiri horiek aurkeztu beharko. Hala ere, onuradunak zilegi du baimen hori espresuki ukatzea, eta kasu horretan dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

b) Onartua izateko irizpideak edo lehentasunezkoak betetzeko eskatutako baldintzak artifizialki sortu dituztenek, inguruabar hori frogatzen bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 62. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da, eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

Hirugarrena.–Onartua izateko bete beharreko baldintzak.

1. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntza jasotzen ahalko dute, Mahastizaintzako eta Ardogintzako 2024-2027 Esku Hartze Sektorialaren esparruan, mahastizainek eta etorkizuneko mahastizainek, baldin eta beren mahastiak ardotarako mahatsa ekoiztera bideratzen badira eta ustiategiko mahasti-azalera guztietarako indarrean dagoen araudia betetzen badute, eta derrigorrezko aitorpenei buruzko xedapenak betetzen badituzte, Batzordearen 2017ko abenduaren 11ko 2018/273 (EB) Erregelamendu Delegatuaren VI. kapituluaren arabera.

2. Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari laguntzeko 2019-2023 programaren edo Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku Hartze Sektorialaren 2024-2027 programaren aurreko deialdietan laguntza-eskaerak onetsi zaizkien mahastizainek, bakoitzari dagokionaren arabera, ezin izanen dute laguntza jaso hurrengo bi deialdietan, baldin eta:

a) Behin onetsita, eskatutako eragiketa baten laguntzari uko egin bazioten, salbu eta ukoa komunikatu bazuten laguntza onesteko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 7.2 artikuluarekin eta azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 34.5 artikuluarekin bat etorriz, kasuari dagokionaren arabera.

b) Ez bazuten onetsitako eragiketa bat ordaintzeko eskatu autonomia-erkidegoak ordainketa-eskabidea aurkezteko ezarritako epea amaitu ondoren.

c) Ez bazuten gauzatu onetsitako eragiketaren bat, zeinerako ordainketa eskatu baitzuten.

a), b) eta c) ataletan adierazitako kasuak ez dira aplikatuko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan aipatutako ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan.

3. Ez da laguntzarik emanen honako hauetarako:

a) Mahastien ohiko berritze-lanetarako, hau da, mahatsondoaren laborantza-sistema beraren arabera lursail berean mahats-barietate berarekin birlandatzeko, mahatsondoak ziklo naturalaren edo balio-bizitzaren amaierara iritsi direnean.

b) Azkeneko hamar kanpainetan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzen onuradun izan diren azaleretarako, salbu eta:

1. Kudeaketa-teknikak hobetzeko eragiketa bat egiteko, laugarren oinarriko 2 f) atalaren arabera.

2. Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak badaude, azalerari eragin ahal izan diotenak, baldin eta azalera horretan zegoen ardotarako mahats-barietate bera eta mahatsondoak landatzeko sistema bera erabiltzen ez badira, 2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58.1 artikuluko a letrako iv. atalean xedatutakoaren arabera.

Epea onuradunak azalera horretarako ordainketa eskatu zuen egunetik hasita kontatuko da.

c) Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren II. eranskineko II. zatian jasotako ekintzen kostuetarako. Kostuak honako hauek dira: mahasti baten eguneroko kudeaketa, ehizaren, txorien edo kazkabarraren kalteen aurkako babesa, haize-babesak eta haizearen aurkako babes-hormak eraikitzea, sarbideak eta igogailuak, traktoreak edo bestelako garraio-ibilgailuak erostea, infektatutako mahastiak erauztea eta diru-sarrerak galtzea osasun-arrazoiengatik edo arrazoi fitosanitarioengatik nahitaez erauzi behar izan direnean.

d) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. eta 64. artikuluen arabera landaketa berria egiteko baimenarekin landatutako azaleretarako, landaketa dataren ondoko lehen bost urteetan.

e) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. eta 64. artikuluen arabera landaketa berria egiteko baimenarekin edo SIGPAC doikuntzaren bidez esleitutako baimenekin eginen diren birlandaketetarako.

f) Ureztatze-sistemaren instalaziorako.

g) Bigarren eskuko materialerako.

h) Erauzketa kostuetarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 66. eta 68. artikuluen arabera emandako landaketarako baimenak erabiltzen diren azaleretan, ez badira sortu birmoldatzeko lanaren aplikazioan, eta erauzketa dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurretik egin bazen.

i) Balio erantsiaren gaineko zergarako.

j) Lurzatiak biltzeko prozesuan dauden eremuetako lurzatietarako eskaeretarako, salbu eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren baimena duten lurzatietarako badira, seigarren oinarriko p) letraren 5. puntuan adierazitakoarekin bat.

k) Mahastiekin batera beste labore bat duten amaierako lurzatien azaleretan jarduketak egiteko.

4. Eskatzaileek uraren arloko agintaritza eskudunen zehapen irmoa jaso badute baliabide hori legez kontra erabiltzeagatik, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak eskatu badituzte ureztalur diren hektareatarako, horietarako ez dute inolako zenbatekorik jasoko. Hori dela-eta, eragiketak hautatu aurretik, autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak uraren arloko agintaritza eskudunei eskatuko die baliabide hori legez kontra erabiltzeagatik zigortutako pertsona fisiko edo juridikoen edo nortasun juridikorik gabeko erakundeen zerrenda.

5. Landaketa guztietan, ziurtatutako txertakak erabili behar dira nahitaez.

Laugarrena.–Eragiketa diruz lagungarriak.

1. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntza 2024-2025 kanpainan ondoko jarduera baterako edo batzuetarako eman daiteke soilik:

a) Birlandaketa, kondukzio-sistemarekin edo gabe.

b) Mahastien birmoldaketa, barietate-aldaketagatik: gainean txertatzea.

c) Kudeaketa-tekniken hobekuntza, ontzi itxurako mahastitik besorako mahastira aldatzeko.

2. Aurreko atalean aipatutako jarduerei laguntza emateko, honako definizio hauek finkatu dira:

a) "Eragiketa" da mahasti-lurzati bat berregituratzea eta birmoldatzea lortzeko ekintzen multzoa, laguntza-eskaeran sartu dena.

b) "Mahasti-lurzati" bat da mahastizain bakar batek mahatsondoa landatzen duen lursailaren azalera. Erreferentzia alfanumeriko bat edo gehiago dituen esparru edo esparru-multzo batek osatzen du, eta grafikoki irudikatzen da Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sisteman (SIGPAC).

c) 905/2022 Errege Dekretuaren 6. artikuluko 4. puntuko 5. atalarekin bat etorriz, Nafarroako Foru Komunitatean kondukzio-sistema jasangarritzat jotzen dira bai ontzi itxurako kondukzioa bai besorakoa. Hala ere, III. eranskinarekin bat, besorako kondukzio-sistema baino ez da izanen diruz lagungarria. Zutoin guztiak lehen alanbrearekin batera jarri direnean, besorako sistemari dagozkion ekintzak eginda daudela ulertuko da.

d) "Mahastiak birlandatzea" da mahasti-lurzati bateko edo batzuetako mahatsondoak beste landaketa baten edo batzuen bidez ordeztea, betiere azalera bera badute. Mahasti-lurzati berean birlandatzen bada, barietate-aldaketa edo laborantza-sistemaren aldaketa egin dela justifikatu beharko da, kondukzio-sistema diruz lagungarri batera aldatu dela edo txertaka aldatu dela ulertuta. Barne hartzen ahalko dira III. eranskinean zerrendatutako ekintza diruz lagungarriak, eta IV. eranskinean ezarritako helburu orokorretako bat edo gehiago lortu beharko ditu, kontuan hartuta ezaugarri hauetako bat edo gehiago betetzen dituen:

1. a) ezaugarria: kalitate bereiziko figuretan (JDB edo AGB) sartutako barietateekin egitea.

2. b) ezaugarria: dentsitatea gutxienez %10 murriztea aurreko landaketarekiko, landaketa-esparrua aldatuz. Horretarako, erauzitako landaketaren azaleraren (birlandatzeko erabiliko den baimenaren araberakoa izanen da) batez besteko dentsitatea hartuko da kontuan, eragiketa bakoitzerako landatu beharreko lurzatien batez besteko dentsitatearekiko, eta hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

3. c) ezaugarria: lehorreko laborantzarako aldaketa ekartzea edo mahastiaren azalera lehorreko laborantzan mantentzea. Ezaugarri horrek berekin dakar mahastizainak konpromisoa hartzea 10 kanpainatan ureztatze sistema ez instalatzeko, azken ordainketa eskatu eta hurrengo kanpainatik hasita.

4. e) ezaugarria: kondukzio-sistema jasangarri baten instalazioa barne hartzea. Ondorio horietarako, Nafarroako Foru Komunitatean, kondukzio-sistema jasangarria besorakoa da.

5. g) ezaugarria: kokapena mendi-eremuetara aldatzea. Aldaketa gertatu dela ulertuko da, baldin eta eragiketa bakoitzean baldintza hau betetzen bada: erauzitako azalera (birlandatzeko baimenaren araberakoa) mendialdetik kanpo kokatuta egotea nagusiki, eta landatu nahi den azalera mendialdean egotea nagusiki. Ondorio horietarako, VI. eranskinean ageri dira Nafarroako Foru Komunitateko mendialdeko udalerriak.

6. i) ezaugarria: erauzitako mahasti bat edo gehiagoren birkokapena ekartzea, mahasti-lurzati berean bateratzeko, horrek laborantza eta bilketa lanak erraztuko baititu.

b), c), e), g) eta i) ezaugarriak betetzen dituzten birlandaketa-eragiketek, hurrenez hurren, Batzordean 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 12.1 artikuluko ingurumen-helburuak izanen dituzte helburu (V. eranskinean ageri dira).

e) "Mahastiak birmoldatzea barietate-aldaketen ondorioz" izanen da mahasti-lurzati bateko barietatea aldatzea, oraingo barietatearen gainetik txertatuz, lurzatiko mahatsondo kopurua handitu gabe. Barietatearen aldaketa 2019-2020 kanpainaren aurretik landatutako lurzatietan baizik ez da egiten ahalko.

Eragiketa horrek III. eranskinean zerrendatutako "Barietatearen gainetik txertatzea (materiala eta txertaketa)" ekintza barne hartuko du, betiere j) ezaugarria betetzen bada –kalitate bereiziko figura batean (JDB edo AGB) sartutako barietateekin egitea–, eta IV. eranskinean ezaugarri horretarako ezarritako helburu orokorra lortzea bilatuko du.

f) "Kudeaketa-tekniken hobekuntzak" barne hartzen ditu mahatsondoak hazteko kondukzio-sistema jasangarriago batera aldatzeko egiten diren jarduketak. Hala, mahatsondoak hobeki aireztatuko dira, eguzkiaren argi gehiago jasoko dute, eta/edo lurzorutik distantzia handiagora egonen dira, eta horrek ekarriko du gaixotasunen eragina txikiagoa izatea eta, ondorioz, produktu fitosanitarioak gutxiago erabili behar izatea. Nafarroako Foru Komunitatean, kondukzio-sistema jasangarriagotzat jo da besorako sistema, ontzi itxurakoaren aldean. Horrela, diruz laguntzen ahalko da mahastia ontzi sistematik besorako sistemara aldatzea, baldin eta mahastia egoera begetatibo eta sanitario onean badago eta 2019-2020 kanpaina baino lehen landatu bada.

Eragiketa horrek barne hartzen ahalko ditu III. eranskinean zerrendatutako diruz lagun daitezkeen ekintzak, baldin eta l) ezaugarria betetzen bada: edalontzi formatik landare-sarera aldatzea, eta IV. eta V. eranskinetan ezaugarri horretarako ezarritako helburu orokorra eta ingurumenekoa (hurrenez hurren) lortzea.

3. Besorako kondukzio-sistema bigarren eskuko materialarekin instalatzea eskatzen bada, ez da diruz laguntzen ahalko bigarren eskuko materiala, baina bai jartzearen kostua, III. eranskinaren arabera.

4. Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunek aukera izanen dute eskatzen dituzten eragiketak egiteko behar duten ezagutza eta informazioa eskuratzeko, baldin eta beren ezaugarriengatik, eragiketek xede badituzte Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 12.1 artikuluko a), d) eta g) ataletan jasotako ingurumen-helburuak. Horretarako, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoan jarriko dira erakunde edo entitateen kontaktuak, nahi dutenek eskura izan dezaten ezagutza espezializatua, mahastizainei ekoizpen jasangarriko sistema batera aldatzen laguntzeko.

5. Dirulaguntza jasotzen ahalko da jatorri-deiturak eta adierazpen geografiko babestuak kudeatzen dituzten organoek, kasu bakoitzean dagokiona, baimendutako barietate guztietarako.

Bosgarrena.–Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaileek, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzen onuradun izan nahi badute, dagokion eskabidea aurkeztu beharko dute, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren erregistro edo bitartekoren bat erabiliz. Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal den eskaera ereduaz baliatu beharko dute.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak banaka nahiz taldeka aurkezten ahalko dira. Taldeka aurkeztuz gero, solaskide bakarraren bidez eginen da kasuan kasuko administrazioan.

3. Eskaerak taldeka aurkezteko, gutxienez ere 5 eskatzaile indibidual egon beharko dira.

4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da amaitu 2024ko apirilaren 30a baino beranduago, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 7. artikuluaren arabera.

Seigarrena.–Laguntza eskaeren betebeharrak.

1. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko eskaeretan jasoko dira gauzatu beharreko eragiketak eta horietariko bakoitzaren ekintzen xehetasunak.

2. Eskaerek eragiketa bat edo gehiago barne har ditzakete. Eragiketak urtekoak izanen dira, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 6.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3. Mahasti-lurzati batean eragiketa bat egiteko laguntza eskatzen ahalko da, laugarren oinarriaren 2.b) definizioaren arabera, betiere azalera osoan ekintza berak egiten badira. Egin beharreko ekintzak ez badira berak mahasti-lurzati osorako, eragiketa desberdinak eskatu beharko dira.

4. Dirulaguntzaren xede diren eragiketak egin baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak, eta 2024-2025 kanpainan egin beharreko ekintzei buruzkoak izanen dira.

5. Eskatzaileek, laguntza-eskaerarekin batera, informazio eta agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen identifikazioa eta, kasua bada, ordezkatzen dituen mahastizainena. Horretarako, NANaren edo IFKren fotokopiak aurkeztuko dira.

b) Laguntzaren xede diren eragiketak.

c) Eragiketa bakoitzak betetzen duen ezaugarria edo ezaugarriak, laugarren oinarrian eta IV. eranskinean xedatutakoaren arabera.

d) Eskaeran jasotako eragiketa bakoitzaren ordainketa zer finantza ekitalditan eskatuko den. Urteko eragiketak direnez, laguntzaren ordainketa eskatu behar da hamahirugarren oinarriko 1. atalean ezarritako epeen barruan, eskatutako ordainketa-motaren arabera.

e) Eragiketa bakoitzerako proposatutako ekintzak eta kostu diruz lagungarriak.

f) Zer azalera ukitzen dituen eragiketa bakoitzak, eta honako hauek adierazi beharko dira: lurzatien kokapena eta ezaugarriak, hasierakoak eta berregituratuak (barietateak, landaketa-markoa, txertakak, formakuntza-sistemak, etab.), eta lurzati bakoitzeko SIGPAC esparruen identifikazioa.

g) Eskatutako eragiketak mahasti-sail bat erauzi beharra badakar, eta erauzketa laguntzaren eskaera aurkeztu baino lehen egiten bada:

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 66.1 artikuluaren arabera emandako erauzketarako ebazpenak eta/edo landaketa berria egiteko baimenak.

2. Birlandatzeko eskubideak bihurtzeko erabiliko diren baimenak, mahastizain beraren ustiategian egindako erauzketak eraginda; baimen horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 68. artikuluaren arabera ematen dira.

Dokumentazio hau administrazioaren esku dagoenean, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

h) Mahastizain eskatzaileari dagokion Mahastien Erregistroaren fitxa, non inskribatuta egonen baitira eskatutako eragiketa bakoitzean sartutako hasierako lurzatiak.

i) Esparru partzialak sartzen badira, krokis bat erantsi beharko da, eskaeraren xede den azalera –berregituratu edo birmoldatu nahi dena– non dagoen jakin ahal izateko.

j) Eskaera taldeka aurkeztuz gero, laguntza hauen esparruan ordezkari gisa baimendutako pertsonaren identifikazioa eta ordezkatzen diren mahastizainak agertzen dituen dokumentua.

k) Eskaeran adierazten bada eskatzailearen ogibide nagusia nekazaritza dela, eskatzailea lehentasunezko ustiategi baten titularra edo titulartasun partekatuko ustiategi batena denean, bere ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroaz besteko erregistro batean inskribatuta badago, horren ziurtagiria, dagokion Nekazaritza Ustiategien Erregistroak luzatua.

l) Eskaeran adierazten bada eskatzailea ATRIA (Nekazaritzako Tratamendu Integratuko Elkartea) batean edo ATRIA baten pareko entitate batean inskribatuta dagoela, irizpide hori betetzen dela frogatzen duten agiriak.

m) Laguntzaren eskatzailea pertsona juridikoa denean eta eskaeran adierazten denean betetzen dela "Eskaeraren urtean ez ditu berrogei urte baino gehiago betetzen" izeneko irizpidea, hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, zazpigarren oinarriko 1. ataleko d) letran ezarritakoaren arabera.

n) Pertsona juridikoen kasuan, laguntza hauen esparruan ordezkari aritzeko baimena duen pertsonaren identifikazioa agertzen duen dokumentazioa.

ñ) Berregituratu edo birmoldatu beharreko lurzatiak eskatzailearenak baldin badira, lurzati zedula aurkeztuko da, gaurkotua, edo bestela, jabetzaren eskritura publikoa, non eskatutako lurzatien identifikazioa agertuko den. Udalerrietan lurzatiak bildu badira berriki, lurzatien biltze horretan esleitutako lurren orrialdea aurkeztuko da, eta, biltze prozesu horren ondorioz aldaketarik izan bada, gero, lurzatien jabetzan, organo eskudunak emandako dokumentazioa aurkeztuko da, lurzatiaren titularra nor den jakiteko.

Lurzatiaren jabetza frogatzeko agiriak eskaera aurkezten den eguna baino lehenagoko data izanen du.

o) Berregituratu edo birmoldatu beharreko lurzatiak mahastizainarenak ez badira, jabearen baimena beharko da eta haien azalera erabiltzeko eskubidea modu hauetakoren batean frogatu beharko da:

–Errentamenduko kontratua, eskaera aurkeztu baino lehenagokoa, Landa Errentamenduen Erregistroan inskribatua edo kasuan kasuko tributu likidatuak. Haren indarraldia 2035eko uztailaren 31 artekoa izanen da gutxienez.

–Lurzatiaren gaineko gozamen eskubide bat eratu dela agiri bidez frogatzea.

–Herri-lurzatiak izanez gero, udalaren ziurtagiria, adierazten dituena adjudikazioduna, adjudikatze data eta adjudikazioaren iraupena.

–Zuzenbidearen araberakoa den beste edozein bide frogagarri, egoki diren tributuen dokumentu likidatua aurkeztuta.

p) Lurzatiak biltzeko prozesuan dauden eremuetako lurzatien kasuan, oraindik horri buruzko akordiorik ez badago, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren baimena, laguntzen eskaeran adierazitako datuekin bat datorrena.

q) Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 12. artikuluko 1. ataleko azken paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntza eskatzen dutenek laguntza-eskaeran justifikatu beharko dute eragiketek, zein bere ezaugarrien arabera, zer nolako ekarpen positiboa ekarriko duten ingurumen-helburuetarako.

r) 38/2003 Legearen 13.3 bis artikulua betez, 30.000 eurotik gorako dirulaguntza hartzen duten eskatzaileei eragiten baitie, eta kontuan harturik ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarritakoa, laguntza-eskaerarekin batera aurkeztu beharko da honako dokumentazio hau, kasu bakoitzean dagokiona:

r.1) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoen kasuan, honako hau:

1. Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egindako ziurtagiria, ikuskatutako azken urteko kontuen memorian ordainketei buruz azaltzen den informazioaren transkripzio xehatua duena, baldin eta kontu horietatik ondorioztatzen bada lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze maila, atal honetan zehaztu dena, horretarako oinarri harturik abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.

Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.

2. Aurreko zenbakian aipatutako ziurtagiria egiterik ez badago, «Adostutako Prozeduren Txostena» aurkeztu beharko da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egina, non ondorioztatuko baitu ezen, oinarri harturik erreferentziako data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarri baten berrikuspena, ez duela detektatzen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen ordainketa-epeak betetzeko salbuespenik, edo, halakorik detektatzen bada, salbuespen horiek ez dutela galarazten atal honen azken paragrafoan eskatutako betetze-maila lortzea.

Lege horren ondorioetarako, atal honetan eskatutako baldintza bete dela joko da baldin eta abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila berdina edo handiagoa bada Enpresak Sortu eta Handitzeko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren atalean ezarritako ehunekoa baino.

r.2) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu dezaketen pertsona fisiko eta juridikoen kasuan, pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiria, edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio organoak edo behar adinako ordezkaritza-ahala duen organo baliokideak sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak (lege horren bidez merkataritzako eragiketen berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira).

6. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko eragiketa baterako gutxieneko azalera 0,3 hektareakoa izanen da gutxienez.

Eskatutako eragiketa gainetik txertatzera edo ontzi sistematik besorako sistemara aldatzera mugatzen bada, berregituratutako azalera, gutxienez, hasierakoa izanen da.

7. Eskaera bakoitzaren azalera, gehienez, 25 hektarea izanen da mahastizain eta deialdi bakoitzeko.

8. Mahastia birlandatzeko eskatutako esparruak ezin izanen ditu SICPACen erabilera hauek eduki: zuhaixka-larreak, larreak, larre zuhaiztunak edo paisaiaren egiturazko elementuak.

9. Nolanahi ere, berregituratu beharreko azalerei mahasti lanerako aproposa den erabilera emanen zaie.

Zazpigarrena.–Lehentasun-irizpideak.

1. Laguntza-eskaerak ebaluatu eta onestean, II. eranskinean ezarritako haztapena aplikatzean lortutako puntuazioaren arabera sailkatuko dira, lehentasun-irizpide hauek betetzen dituzten eskatzaileen kasuan:

a) Mahastiak hazteko ekoizpen ekologikoko operadoreen erregistroan inskribatuta daudenak: 20 puntu.

b) Mahastiak hazteko ekoizpen integratuko operadoreen erregistroan inskribatuta daudenak: 15 puntu.

c) Nekazaritzako Tratamendu Integratuko Elkarte (ATRIA) edo entitate baliokide batean inskribatuta daudenak. Ondorio horietarako, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua (INTIA) erakunde baliokidetzat hartuko da, Nafarroako Foru Komunitatean aintzatetsitako erakunde gisa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak uztailaren 4an emandako 222/2014 Foru Aginduarekin bat (haren bidez, ustiategiei aholkularitza emateko sistema, aholkularitza entitateen onarpena eta haien erregistroa ere arautu zen): 15 puntu.

d) Eskaera aurkezten den urtean, 40 urte baino gehiago betetzen ez dituztenak. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, eta irizpide hori ezin bada zuzenean egiaztatu, pertsona juridiko horren barruan erabakitzeko ahalmena duten pertsona fisikoen %50ek, gutxienez, bete beharko du baldintza hori, edo irizpide hori betetzen duten pertsona fisikoek kapital sozialean %50etik gorako partaidetza izan beharko dute, edo haren barruan boto-eskubideen erdia baino gehiago eduki: 20 puntu.

e) Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko urte naturalean beren ustiategian mahastietarako nekazaritza-asegurua kontratatu dutenak: 20 puntu.

f) Titulartasun partekatuko nekazaritza-ustiategi baten titularrak: 20 puntu.

g) Ogibide nagusia nekazaritza dutenak: 20 puntu.

h) Lehentasunezko ustiapenaren titularrak: 20 puntu.

i) Taldean aurkeztutako eskaera batean sartzen direnak: 15 puntu.

2. Aurreko a), b), c), f), g) eta h) letretan ezarritako irizpideak betetzat joko dira laguntzaren eskatzailea dagokion erregistroan inskribatuta badago laguntza eskatzeko epea irekitzen den egunean.

3. Berdinketa gertatuz gero, azalera handiena berregituratzeko edo birmoldatzeko diren eskaerei emanen zaie lehentasuna.

Zortzigarrena.–Eskaerak hautatu eta onesteko prozedura.

1. Eskaerak ezarritako epean aurkeztu direla egiaztatuko da eta haien onargarritasuna ebaluatuko da. Kasua bada, eskatzaileei eskatuko zaie 10 eguneko epean aurkez dezatela gehitu edo zuzendu beharreko informazioa edo dokumentazioa.

2. Eskaera onargarriak II. eranskinean ezarritako lehentasun-irizpideei dagokien haztapena aplikatzean lortutako puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

3. Jakiten denean 2025eko finantza ekitaldirako esleitutako funtsa zenbatekoa den (Konferentzia Sektorialean adostuko da hori), eskaera onargarriak hautatuko dira, puntuazio handienetik txikienera ordenaturik, 2. atalean jasotako lehentasun-irizpideen haztapena aplikatuta, aurrekontua agortu arte. Eskaera onargarrietatik finantzatu nahi den guztizko zenbatekoak esleitutako aurrekontua gainditzen badu, hautaketa bat eginen da, egindako kostuetarako gehienez %45 diruz lagundu daitezkeen eskaera guztiak kontuan hartuta, hamaikagarren oinarriko 4. atalaren b) letran adierazitakoaren arabera, eta onetsitako eskaera gehiagori erantzuteko, %30era arteko laguntza-ehuneko txikiago bat onets daiteke.

4. 3. atalean aipatutako hautaketa oinarri harturik, 2025eko finantza ekitaldian finantzatuko diren eskaerak onetsiko dira.

5. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebatziko ditu eskaerak, sei hilabeteko epean, konferentzia sektoriala egin eta hurrengo egunetik aurrera. Baldin eta sei hilabeteko epea igarotakoan interesdunei ez bazaie inongo ebazpenik jakinarazi, beren eskaera ezetsi egin dela ulertu behar dute.

Bederatzigarrena.–Funtsen esleipena.

1. 2025eko ekitaldian NBEUFetik Nafarroako Foru Komunitatearen esku utzitako hasiera bateko diru kopuruak, lehenik eta behin, 2024ko finantza ekitaldian edo aurrekoetan ordaindu gabe utzitako eta hurrengo finantza ekitaldian gauzatuko diren ordainketak egiteko erabiliko dira; eta bigarrenik, 2024-2025 kanpainan ebazpen honen arabera aurkeztutako eskaera onargarriak asetzeko, NBEUFek Nafarroako Foru Komunitatearen esku utzitako aurrekontuaren zenbatekoa agortu arte.

2. Zortzigarren oinarriko 4. atalean adierazitako dirulaguntzaren ehuneko-murrizketa aplikatu bada eta Nafarroako Foru Komunitateari 2025eko finantza ekitaldirako funtsak berriro esleitzen bazaizkio, onetsitako eskaera horien kostuen finantzaketa-ehunekoa handitzen ahalko da, %45eraino.

Hamargarrena.–Onuradunen eragiketen aldaketak.

1. Onuradunek hasiera batean onetsitako eragiketetan aldaketak egiteko eskatzen ahalko dute, azken ordainketa-eskaera egin aurretik, eta, betiere, azken ordainketa egin aurretik lurzatian kontrolik egin ez bada.

2. Aldaketa-eskaerak Merkatuen Erregulaziorako Atalera bidaliko dira, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein erregistro eta baliabide elektronikoren bidez aurkeztuko dira, beranduenez ere 2025eko ekainaren 10ean.

3. Aldaketa-eskaerak onesteko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ez du arriskuan jartzen onetsitako eragiketaren helburu orokorra, edo eragiketa batek bere ezaugarriak direla-eta helburu orokor bat baino gehiago baditu, ez dira guztiak konprometitzen.

b) Ez dakar aldaketarik eragiketaren edo onuradunaren onargarritasunean.

c) Ez dakar aldaketarik laguntza-eskaerak aurreko hautapen-prozeduran jaso zuen puntuazioan, onetsitako eta onetsi gabeko eskaeren arteko mozketa-puntuazioaren azpitik geratzea ekarriko lukeenik.

Eragiketa batean sartutako ekintza bat ez egitea aldaketa nagusitzat hartuko da beti.

4. Berariazko baimena lortu beharko da edozein aldaketa egin aurretik.

5. Hasiera batean onetsitako aurrekontua handitzen duten aldaketek ez dute emandako laguntza handituko.

Hasiera batean onetsitako aurrekontua murrizten duten aldaketen kasuan, emandako laguntza hein berean murriztuko da.

Hamaikagarrena.–Laguntzaren kalkulua.

1. Laguntza mahastizainentzako konpentsazio bat izanen da, eragiketa bakoitza gauzatzeak eragindako diru-sarreren galerarengatik, oinarri honen 2. atalean ezarritako xedapenen arabera, eta eragiketan egindako kostuetarako ekarpen bat, oinarri honen 4. eta 5. ataletan ezarritako xedapenen arabera.

2. Diru-sarreren galeraren konpentsazioa bi modutan egin daiteke:

a) Mahatsondo zahar eta berriak aldi berean egotea birlandaketa-lanetan, gehienez ere hiru urtez. Jatorrizko landaketa epe hori amaitu baino lehen erauzi beharko da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 59.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Konpentsazio ekonomikoa, hiru kanpainetako diru-sarreren galeraren %33 estaltzeko adinakoa, mahastiak birlandatzeko eragiketen kasuan. Mahastiak birmoldatzeko eta kudeaketa teknikak hobetzeko eragiketetarako, konpentsazio horrek kanpaina bateko diru-sarreren galeraren %25 estaliko du. Diru-sarreren galera kalkulatzeko, azken hiru kanpainetako mahatsaren batez besteko prezioaren batez besteko errendimendua kalkulatu da, eta 2024-2025 kanpainarako zenbateko hauek lortu dira:

–3.104,00 euro hektareako, "Nafarroa" jatorri-deitura babestuaren kasuan, bai eta lur-eremuko ardoen eta Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietan aitortutako adierazpen geografiko babestuen kasuan ere.

–4.147,00 euro hektareako, "Errioxa" jatorri-deitura kalifikaturako.

Diru-sarreren galeragatiko konpentsazio eskubidea izateko, beharrezkoa izanen da erauzketa 2024-2025 kanpainan egin izana.

3. Ez dute diru-sarreren galeragatiko kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izanen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 66. eta 68. artikuluen arabera emandako landaketarako baimenarekin berregituratutako azalerek, laguntza eskatu aurretik egindako erauzketagatik sortu badira.

4. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko eragiketen kostuak ordaintzeko ekarpena III. eranskinean ageri diren ekintzetarako baizik ez da eginen.

Eragiketen kostuei laguntza-ehuneko hauek aplikatzearen emaitza izanen da ekarpen hori:

a) %50, eragiketen onuradunek zazpigarren oinarriko 1. ataleko a), b), c), d) edo e) letretan adierazitako irizpideetako bat gutxienez betetzen duten kasuetan.

b) %45, aurreko atalean aipatu ez diren gainerako eragiketen kasuan, edo ehuneko txikiagoa, zortzigarren oinarriko 4. atalean ezarritakoaren arabera.

c) Dirulaguntzaren ehunekoa %60koa izanen da, eragiketen xedeko azaleran %40tik gorako malda baldin badago. Ondorio horietarako, SIGPAC esparruaren malda hartuko da kontuan, edo, SIGPAC esparru bat baino gehiago sartuz gero, eragiketa osatzen duten SIGPAC esparruen malden haztapena, azaleraren arabera kalkulatuta.

5. Egindako kostuak ordaintzeko, kostu unitarioen baremo estandarrak aplikatuko dira. III. eranskinean ageri dira ekintza diruz lagungarri bakoitzeko zenbatekoak.

6. Harriak kentzeko ekintzak, lurrak desinfektatzekoak eta lurrak berdintzekoak, mahastizainak aldez aurretik eskatu behar ditu eta agintaritza eskudunak onetsi, eta ondoko baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Eragiketa horietarako laguntzak jasotzen ahalko dira soilik lan horiek 2024-2025 kanpainan egin direla froga daitekeen kasuetan. Laguntza emateko ezinbesteko baldintza izanen da tokian bertan kontrol bat egin izana, eta, horretarako, beharrezkoa izanen da lanak hasiko diren egun zehatza komunikatzea, hasi baino 10 egun natural lehenago gutxienez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ikuskapenen Atalean. Jakinarazpen hori mezu elektroniko bat igorriz eginen da: inspecciones@navarra.es. Ez bada tokian bertan egindako kontrolaren aktarik, eragiketa egingabekotzat hartzen ahalko da.

b) Lurra desinfektatzeko laguntzak jasotzen ahalko dira bakar-bakarrik baldin eta mahastiak berriro landatzen badira 2020ko abuztuaren 1aren ondoren kendu direneko lurzatietan.

c) Lurra berdintzeko eragiketa diruz lagungarritzat joko da soilik lurrak mugitzearen helburua denean lurrak denboraldiko uholde bidezko ureztapena egiteko maila egokian uztea.

Hamabigarren oinarria.–Aurrerakinak.

1. Laguntza hau eskatzen dutenek hasieran onetsitako laguntzaren %60rainoko aurrerakina eskatzen ahalko dute, 2025eko ekainaren 20ra arte.

2. Aurrerakina ordainduko da baldin eta onuradunak gutxienez aurrerakinaren zenbatekoaren adinako bermea eratu badu erakunde ordaintzailearen alde, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 64. artikuluarekin eta Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/127 (EB) Erregelamendu Delegatuaren IV. kapituluarekin bat etorriz.

3. Nahitaezkoa izanen da emandako aurrerakinaren zenbateko osoa gastatzea saldoa ordaintzeko gehieneko epea bukatu baino lehen.

4. Bermea exekutatuko da baldin eta egiaztatzen bada ez dela bete emandako aurrerakinaren zenbateko osoa saldoaren ordainketa eskatzeko gehieneko epea amaitu baino lehen gastatzeko betebeharra, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.

Ezarritako epe hori aldatzen ahalko da, baldin eta lurzati baten azalera kaltetua izan bada natura-hondamendi baten ondorioz edo natura-hondamendi baten pareko fenomeno klimatiko kaltegarri baten ondorioz, eta agintari eskudunek hondamendi hori aitortu badute, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 2. atalean ezarritakoa kontuan harturik (erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta).

Era berean, epe hori aldatzen ahalko da aurreikusitako eragiketak egin ezin direnean landare-materialeko arazo fitosanitarioengatik, kasuan kasuko agintari eskudunak ziurtatutako erakunde batek egiaztatuta.

5. Bermea askatzen ahalko da organo eskudunak egiaztatzen badu aurrerakinaren zenbatekoa Europar Batasunak kasuan kasuko eragiketetarako egindako ekarpenari dagozkion gastu errealen zenbatekoa baino txikiagoa dela.

Betiere, bermea ez da itzuliko ordainketa egin aurretik, edo, behar denean, laguntzaren saldoa itzuli aurretik.

Hamahirugarrena.–Laguntza onuradunei ordaintzeko prozedura.

1. Behin eragiketak bukatutakoan, onuradunak eragiketaren amaiera eta laguntza ordaintzeko eskaera jakinarazteko agiria aurkeztu beharko du. Komunikazio hori idatziz egin beharko da 2025eko ekainaren 20a baino lehenago, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein erregistro eta bitarteko elektroniko erabiliz, horretarako ezarritako eredua erabilita.

Aurrerakinik jaso bada, 2025eko uztailaren 20ra arte jakinaraziko da amaiera, eta eragiketak egiteko emandako aurrerakinaren zenbateko osoari dagokion gastuaren justifikazioa aurkeztuko da.

2. Amaiera komunikazioarekin eta ordainketa eskaerarekin batera, beharrezko diren dokumentuak aurkeztu beharko dira, egiaztatzeko erabilitako txertaka eta barietatea, mahastien birlandaketaren kasuan, eta erabilitako barietatea, birmoldaketaren kasuan. Horretarako, lurzati bakoitzean eta 2024-2025 kanpainan erabilitako landare-materialari dagozkion fakturen kopiak aurkeztu beharko dira. Barietatea birmoldatzeko, mintegizain edo merkatari baimendu batengandik ez datorren eta onuradunaren ustiategitik datorren landare-materiala erabiltzen bada, material horren sorburu diren lurzatien SIGPAC erreferentziak eta lurzati horiek barne hartzen dituen mahastizaintzako erregistroaren fitxa aurkeztu beharko dira.

3. Laguntzak hamaikagarren oinarrian ezarritako kalkuluaren arabera ordainduko dira, berregituratutako edo birmoldatutako azalera eta erauzitakoa, kasua bada, kalkulatu ondoren, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz azalera neurtu ondoren.

4. Laguntzaren ordainketa eginen da eragiketak burututakoan eta aurkeztutako ordainketa eskaeraren administrazio kontrolak eta tokian bertakoak egin ondoren, ordainketa bakarrean, finantza ekitaldi bakoitzeko, aurrerakinik ez bada behintzat. Ordainketan sartuko da diru-sarreren galeragatiko konpentsazio ekonomikoaren zenbateko osoa, eragiketa horiei dagokiena, halakorik bada. Ordainketaren xede diren eragiketak onetsitako edo, hala badagokio, aldatutako laguntza-eskaerarekin bat datozela egiaztatuko da.

5. Eragiketa bakoitzari dagokion laguntzaren azken zenbatekoa kalkulatzeko, kostu diruz lagungarriei dagozkien finantzaketa-ehunekoak aplikatuko dira, eta, murrizketarik bada, horien zenbatekoa deskontatuko da, hamalaugarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

6. Ez da laguntzarik ordainduko laguntza-eskaera batean sartu gabeko eragiketa batengatik, ez eta hasiera batean onetsitako edo, hala badagokio, aldatutako eragiketa batean sartu gabeko ekintza batengatik ere.

7. Aurrerakin bat eman den kasuetan, laguntzaren saldoa ordaindu aurretik, kontuan hartu beharko da:

a) Aurrerakinaren zenbatekoa behin betiko laguntza baino handiagoa bada, onuradunak aldea itzuli beharko du.

b) Aurrerakinaren zenbatekoa behin betiko laguntza baino txikiagoa bada, onuradunak aldea kobratzeko eskubidea izanen du, baina behin betiko laguntza osoa ez da, inola ere, hasieran onetsitakoa edo aldatutakoa baino handiagoa izanen.

8. Laguntzaren xede diren azalerak hamar kanpainatan landu beharko dira, ordainketa eskatu eta hurrengo kanpainatik hasita. Baldintzak betetzen ez badira, laguntzaren onuradunak itzuli egin beharko ditu jasotako laguntza gehi legezko interesak, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko inguruabarretan izan ezik.

Lurzatian nekazaritzako azpiegituretarako jarduerak egin behar izateagatik edo interes orokorreko herri lanen exekuzio batengatik laguntza hauek jaso dituen onuradunak ezin badio eutsi hartutako konpromisoari, erauzketa egin baino lehen, espresuki eskatu beharko dio organo kudeatzaileari hartutako konpromisotik salbuesteko, hori justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztuta. Dokumentazio hori azterturik ezintasun hori ondorioztatzen bada, onuraduna salbuetsia egonen da. Beraz, konpromisoa bukatutzat jo, eta ez da exijituko jasotako laguntza itzultzea.

9. Eskaera onesteak sortutako eskubide eta betebeharrak subrogatu ahal zaizkio mahastizain berri bati, baldin eta horrek bere gain hartzen baditu subrogatutako lurzatietan eskaera onetsi zitzaion onuradunak hartutako konpromisoak.

10. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du laguntzak eman eta ordaintzeko behin betiko ebazpena. Eragiketen azken ordainketarako eskaera, edo saldoarena aurrerakinik eskatu bada, zein ekitalditan aurkeztu zen, horren barnean ordainduko zaio laguntza onuradunari, edo gehienez ere, urtebeteko epean, laguntza ordaintzeko eskaera balioduna osorik aurkeztu zuen datatik zenbatzen hasita.

Hamalaugarrena.–Laguntzaren murrizketak.

1. Eragiketa baten ekintza bat edo batzuk ezin izan badira gauzatu ezinbesteko arrazoiengatik edo salbuespenezko inguruabarrengatik, azken laguntza kalkulatzeko, osorik gauzatu diren ekintzei dagozkion zenbatekoak batuko dira, eta hein batean gauzatutako ekintzen kasuan, gauzatutako zati proportzionala, baldin eta gauzatu gabeko zatia ezinbesteko arrazoiengatik edo salbuespenezko inguruabarrengatik gauzatu ez bada.

2. Ezinbesteko edo salbuespenezko inguruabarrak ez diren arrazoiengatik ekintza bat edo gehiago gauzatu ez badira, edo hein batean gauzatu badira, baina eragiketaren helburu orokorra lortzen bada, laguntzaren azken zenbatekoa murriztuko da, hasieran onetsitako edo aldatutako laguntza-eskaeran sartu eta osorik gauzatu ez diren ekintzei dagokien zenbatekoaren %100eko zigorra aplikatuz. Hau da, ordaindu beharreko azken laguntza kalkulatzeko, osorik edo hein batean gauzatu diren banakako ekintzei dagokien zenbatekoa hartuko da kontuan. Hots, azken laguntza kalkulatzeko, osorik gauzatu diren ekintzei dagozkien zenbatekoak batuko dira, eta kopuru horri kenduko zaio gauzatu gabeko ekintzei eta hein batean gauzatu diren ekintzei dagokien zenbatekoa.

3. Ezinbesteko edo salbuespenezko inguruabarrak ez diren arrazoiengatik ekintza bat edo gehiago gauzatu ez badira, eta eragiketaren helburu orokorrak lortzen ez badira, ez da inolako laguntzarik emanen.

4. Murrizketa hauek aplikatuz gero, eta lehendik laguntzaren bat ordaindu bada berregituratze ekintzengatik, ekintza horiei dagozkien kopuruak itzultzeko eskatutako da, dagokion interesak gehituta.

5. Laguntzaren murrizketak aplikatuko zaizkio egindako kostuen ekarpenari dagokion zenbatekoari (kostu horiek urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 13.1 artikuluan aipatzen dira).

6. Laguntza onetsi bazen azalera baterako, baina ordainketaren xedeko azalera beste bat bada, bi azalera horien arteko aldea hartuko da kontuan egindako kostuen (urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 13.1 artikulua) ekarpenari dagokion behin betiko zenbatekoa kalkulatzeko, honela:

a) Aldea %20koa edo hortik beherakoa bada, egindako kostuen ekarpena kalkulatuko da ordainketaren xedeko azalera oinarri hartuta.

b) Aldea %20tik gorakoa bada baina %50ekoa edo hortik beherakoa, egindako kostuen ekarpena kalkulatuko da ordainketaren xedeko azalera oinarri hartuta, baina egiaztatutako aldearen ehunekoa halako bi murriztuta.

c) Aldea %50etik gorakoa bada, onuradunak laguntza kobratzeko eskubidea galduko du.

7. Gainera, behin betiko laguntza %20 murriztuko da onuradunak honako hauek aurkezten baditu:

a) Eragiketen azken ordainketaren eskaera, edo saldoarena aurrerakina eskatu bada, hamahirugarren oinarriaren 1. atalean ezarritako daten ondoren.

b) Hala badagokio, aurrerakinaren eskaera, hamabigarren oinarriaren 1. atalean ezarritako dataren ondoren.

Atzerapena ezinbesteko arrazoiengatik edo salbuespenezko inguruabarrengatik bada, ez da aplikatuko apartatu honetan aurreikusitako laguntzaren murrizketa.

Hamabosgarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatearen eta datuen babesaren araubidea.

1. Onuradunei emandako dirulaguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 98. artikuluaren arabera argitaratuko dira, eta haien datuak Europar Batasunaren eta estatu kideen ikuskaritza- eta ikerketa-erakundeek tratatzen ahalko dituzte, Batasunaren finantza-interesak babesteko. Aipatu erregelamendua Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da, eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

2. Datu pertsonalak direnean, estatu kideek haien eskubideak jakinaraziko dizkiete onuradunei, datuen babeserako arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko aplikagarriak diren prozedurekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (Datuen babeserako erregelamendu orokorra).

3. Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa erakunde autonomoak bermatuko du NBEUFen onuradunak zein diren urtero argitaratzen dela, a posteriori, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta NBEUF eta LGENF Europako nekazaritza-funtsen gobernantza arautzen duen abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 23. artikuluan ezarritako moduan. Horretarako, erakunde ordaintzaileek informazioa emanen diote erakunde ordaintzaileak koordinatzeko erakundeari onuradunek parte hartzen duten taldeei buruz, errege dekretu horretan ezarritako komunikazioen bitartez.

4. Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa erakunde autonomoak onuradunei buruzko informazioa argitaratuko du webgune bakar batean, eta informazio hori bi urtez egonen da kontsultagai, hasierako argitalpen datatik aurrera.

II. ERANSKINA.–LEHENTASUN-IRIZPIDEAK ETA HAZTAPENA

LEHENTASUN-IRIZPIDEAK

HAZTAPENA

Mahastiak hazteko ekoizpen ekologikoko operadoreen erregistroan inskribatuta daudenak

20 puntu

Mahastiak hazteko ekoizpen integratuko operadoreen erregistroan inskribatuta daudenak

15 puntu

Nekazaritzako Tratamendu Integratuko Elkarte (ATRIA) edo entitate baliokide batean inskribatuta daudenak

15 puntu

Eskaera aurkezten den urtean, 40 urte baino gehiago betetzen ez dituztenak

20 puntu

Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko urte naturalean beren ustiategian mahastietarako nekazaritza-asegurua kontratatu dutenak

20 puntu

Titulartasun partekatuko nekazaritza-ustiategi baten titularrak

20 puntu

Ogibide nagusia nekazaritza dutenak

20 puntu

Lehentasunezko ustiapenaren titularrak

20 puntu

Taldean aurkeztutako eskaera batean sartzen direnak

15 puntu

Berdinketa gertatuz gero, azalera handiena berregituratzeko edo birmoldatzeko diren eskaerei emanen zaie lehentasuna.

III. ERANSKINA.–EKINTZA DIRUZ LAGUNGARRIAK
ETA BAREMO ESTANDAR GISA APLIKATU BEHARREKO
ZENBATEKO UNITARIOAK

ERAGIKETA

EKINTZA DIRUZ LAGUNGARRIA

ZENBATEKO
UNITARIOA
(euroak/ha)

A) Mahastiak birlandatzea, kondukzio-sistemarekin edo gabe

Erauzketa eta mahatsondoak biltzea

1.403,88

Lurra prestatzea

810,24

Lurra desinfektatzea

945,17

Harriak kentzea

563,37

Lurra berdintzea

1.062,00

Landarea eta landaketa

6.392,06

Landarea inguratzen duten babesleak (materiala eta jartzeko lana)

2.670,09

Besorako sistema (materiala eta jartzeko lana)

6.413,05

Besorako sistema (jartzeko lana)

2.904,05

B) Mahastien birmoldaketa barietate-aldaketagatik

Gainean txertatzea (materiala eta txertoak)

7.645,56

C) Kudeatzeko teknikak hobetzea

Besorako sistemaren instalazioa (materiala eta jartzeko lana)

7.980,18

Besorako sistemaren instalazioa (jartzeko lana)

4.471,18

IV. ERANSKINA.–ERAGIKETA DIRUZ LAGUNGARRIEN EZAUGARRIAK,
HELBURU OROKORRAK ETA HORIEK BETETZEKO
GUTXIENEKO EKINTZAK

ERAGIKETA

ERAGIKETAREN EZAUGARRIAK

ERAGIKETAK
LORTU NAHI DUEN
HELBURU OROKORRA,
EZAUGARRIEN
ARABERA

GUTXIENEKO EKINTZAK
(III. ERANSKINEAN
JASOTAKOETATIK),
ERAGIKETAK BARNE HARTU BEHAR DITUENAK HELBURU OROKORRA BETETZEKO

ERAGIKETAK BARNE HAR DITZAKEEN
EKINTZA GUZTIAK

Birlandaketa, kondukzio-sistemarekin edo gabe

a) Kalitate bereiziko figuretan (JDB edo AGB) sartutako barietateekin egitea

Lehiakortasuna hobetzea edo mantentzea

Landarea eta landaketa

IKUS III. ERANSKINA

b) Dentsitatea gutxienez %10 murriztea aurreko landaketarekiko, landaketa-esparrua aldatuz

Sargaien murrizketa eta lurren kontserbazioa

Landarea eta landaketa

c) Lehorreko laborantzarako aldaketa ekartzea edo mahastiaren azalera lehorreko laborantzan mantentzea

Ur baliabideen kudeaketa.

Landarea eta landaketa

e) Kondukzio-sistema jasangarri baten instalazioa barne hartzea (besorako sistema)

Ingurumena hobetzea

Landarea eta landaketa

Kondukzio-sistema (materiala eta jartzeko lana)

g) Kokapena mendi-eremuetara aldatzea

Klima-aldaketara egokitzea

Landarea eta landaketa

i) Erauzitako mahasti bat edo gehiagoren birkokapena ekartzea, mahasti-lurzati berean bateratzeko, horrek laborantza eta bilketa lanak erraztuko baititu

Ingurumena hobetzea, kutsatzaileen isuriak mu­rriz­tuz

Landarea eta landaketa

Mahastien birmoldaketa barietate-aldaketagatik

j) Kalitate bereiziko figura batean (JDB edo AGB) sartutako barietateekin egitea

Lehiakortasuna hobetzea edo mantentzea

Gainean txertatzea (materiala eta txertoak)

IKUS III. ERANSKINA

Kudeatzeko teknikak hobetzea

l) Ontzi itxurako kondukzio-sistema ordeztea besorako sistemarekin

Ingurumena hobetzea

Kondukzio-sistema jartzea (materiala eta jartzeko lana)

IKUS III. ERANSKINA

V. ERANSKINA.–ERAGIKETEK BETETZEN DITUZTEN INGURUMEN- ETA KLIMA-HELBURUAK, EZAUGARRIEN ARABERA

ERAGIKETA

ERAGIKETAREN EZAUGARRIA

BATZORDEAREN 2021EKO ABENDUAREN 7KO 126/2022
ERREGELAMENDU DELEGATUAREN 12.1 ARTIKULUAN JASOTAKO INGURUMEN- ETA KLIMA-HELBURUAK

BIRLANDAKETA, KONDUKZIO-SISTEMAREKIN edo gabe

b) Dentsitatea gutxienez %10 murriztea aurreko landaketarekiko, landaketa-esparrua aldatuz

(a) Ekoizpen-sargaien egungo erabilera, kutsatzaileen isuriak edo ekoizpen-prozesuko hondakinak murriztea lortzea

c) Lehorreko laborantzarako aldaketa ekartzea edo mahastiaren azalera lehorreko laborantzan mantentzea

(d) Uraren erabilera murriztea lortzea

e) Kondukzio-sistema jasangarri baten instalazioa barne hartzea (besorako sistema)

(a) Ekoizpen-sargaien egungo erabilera, kutsatzaileen isuriak edo ekoizpen-prozesuko hondakinak murriztea lortzea

g) Kokapena mendi-eremuetara aldatzea

(g) Ekoizpen-erresistentzia handitzea klima-aldaketarekin lotutako arriskuekiko, hala nola lurzoruaren higadurarekiko

i) Erauzitako mahasti bat edo gehiagoren birkokapena ekartzea, mahasti-lurzati berean bateratzeko, horrek laborantza eta bilketa lanak erraztuko baititu

(a) Ekoizpen-sargaien egungo erabilera, kutsatzaileen isuriak edo ekoizpen-prozesuko hondakinak murriztea lortzea

KUDEATZEKO TEKNIKAK HOBETZEA

l) Ontzi itxurako kondukzio-sistema ordeztea besorako sistemarekin

(a) Ekoizpen-sargaien egungo erabilera, kutsatzaileen isuriak edo ekoizpen-prozesuko hondakinak murriztea lortzea

VI. ERANSKINA.–MENDIALDEKO UDALERRI GISA KALIFIKATUTAKO UDALERRIAK

KODEA

UDALERRIA

11

Allin

26

Aras

43

Azuelo

47

Bargota

94

Eslaba

96

Esprontzeda

103

Ezporogi

110

Galipentzu

120

Gesalatz

121

Girgillao

135

Xabier

141

Lapoblación

146

Leatxe

150

Leotz

151

Lerga

158

Longida

159

Irunberri

170

Mirafuentes

182

Nazar

192

Oloritz

209

Erromantzatua

219

Santsol

230

Torralba del Río

235

Uxue

238

Untzue

242

Urraulbeiti

253

Bidaurreta

261

Esa

262

Zabaltza

Iragarkiaren kodea: F2402934