44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

24/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez onetsi zen 196 eredua: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak). Ondasun higigarrietako kapitalen etekinen eta edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestazioaren bidez lorturiko errenten atxikipen eta konturako sarrerak.

Foru agindu honek La Palma uharterako xehakapen bat sartzen du ereduko erregistro diseinuetako 2. erregistro motako "Probintziaren kodea" eremuan (aitortuaren erregistroa).

Atxikitzaileek eta konturako sarrera egitera behartuta daudenek aurreko urtean eginiko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpen bat aurkeztu behar dute. Aitorpen informatibo hori eginen da tributuen arloko eskumena duen departamentuko titularrak ezarritako moduan eta tokian. Hori guztia eginen da jarraikiz maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62. eta 90. artikuluei eta urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48. artikuluari.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren azken xedapenetako bigarrenak (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), gaikuntza ematen dio Ogasuneko ministroari aipatutako zergaren konturako ordainketen aitorpen ereduak onesteko, baita horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak ezartzeko ere, eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 30eko 1776/2004 Erregelamenduaren azken xedapen bakarrak Ogasuneko ministroa baimentzen du behar diren xedapenak eman ditzan hura aplikatzeko. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluari jarraikiz, ulertu behar da gaikuntza hori ematen zaiola Nafarroako Gobernuan zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrari.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua, onesten duena 196 eredua: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak). Ondasun higigarrietako kapitalen etekinen eta edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestazioaren bidez lorturiko errentak, finantza-aktiboen gaineko eragiketetan oinarrituak barne. Horien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak, eta pertsona baimenduen eta edozein finantza-erakundetako kontuen saldoen urteko aitorpen informatiboa.

Honela aldatzen da 208/2008 Foru Aginduaren II. eranskina:

Bat.–B.-2. erregistro mota, aitortuaren erregistroa, "PROBINTZIAREN KODEA" eremua, 472-473 idazguneetan.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

472-473

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Probintziaren kodea adieraziko da.

Hartzaileak helbidea duen probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari edo La Palma uharteari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

PROBINTZIA

PK

PROBINTZIA

PK

ALBACETE

02

JAÉN

23

ALACANT

03

LEÓN

24

ALMERÍA

04

LLEIDA

25

ARABA

01

LUGO

27

ASTURIAS

33

MADRIL

28

ÁVILA

05

MÁLAGA

29

BADAJOZ

06

MELILLA

52

BARTZELONA

08

MURTZIA

30

BIZKAIA

48

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea izan ezik)

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIPUZKOA

20

TARRAGONA

43

GIRONA

17

TERUEL

44

GRANADA

18

TOLEDO

45

GUADALAJARA

19

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

ZAMORA

49

BALEARRAK

07

ZARAGOZA

50

LA PALMA UHARTEA

53

Bi.–B.-2. erregistro mota, aitortuaren erregistroa, "CEUTA EDO MELILLA / LA PALMA UHARTEA" eremua gehitzea; 480 idazgunea beteko du. Zuriunez betetako eremuak eguneratuko dira.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

480

Zenbakizkoa

CEUTA EDO MELILLA / LA PALMA UHARTEA.

‘1’ jarriko da, baldin eta, Ceuta edo Melillan lortutako kapital higigarriaren etekinak izateagatik, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidearekin, ordaintzaileak atxikipen tasa zehaztu badu, bat etorriz Zergaren Erregelamenduko 90.2 artikuluan aurreikusitakoarekin.

‘2’ jarriko da, baldin eta, La Palma uhartean lortutako kapital higigarriaren etekinak izateagatik, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidearekin, salbuespenez hala aurreikusten baitu lege horren berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriak, ordaintzaileak atxikipen tasa zehaztu badu, bat etorriz Zergaren Erregelamenduaren 90.2 artikuluan aurreikusitakoarekin.

Beste edozein kasutan ‘0’ jarriko da.

481-500

ZURIUNEAK.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2023. urteari dagozkion aitorpen informatiboetan, zeinak 2024ko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2402587