42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

22/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 17an emandako 146/2021 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez onetsi zen 194 eredua: "Urteko laburpena, kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenena eta konturako sarrerena, etekin eta errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, eta urteko laburpen informatiboa, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruzkoa" izenekoa.

Aldaketaren helburua da erregistro diseinuak eguneratzea bi zentzutan: batetik, "aitortzailearen IFZ", "hartzailearen IFZ" eta "legezko ordezkariaren IFZ" eremuen arau-erreferentziak eguneratzea; bestetik, erregistro diseinu horiek Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakora egokitzea; izan ere, La Palma uhartean ohiko eta benetako bizilekua duten zergadunei zabaltzen zaie, modu eta baldintza berberetan, lege horren 68.4.1 artikuluko 1. zenbakian aurreikusitako kenkaria 2022ko eta 2023ko zergaldietarako.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 90.5 artikuluak, zeina onetsi baitzen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.6 artikuluak, zeina onetsi baitzen urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez, gaitasuna ematen diote tributuen arloan eskumena duen departamentuko kontseilariari ezartzeko nola aurkeztu kasuan kasuko eredu informatiboen aitorpena eta sarrera.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 17ko 146/2021 Foru Agindua aldatzen da, zeinaren bidez onesten baita 194 eredua, hau da, "Urteko laburpena, kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenena eta konturako sarrerena, etekin eta errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, eta urteko laburpen informatiboa, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruzkoa" izenekoa.

Honela aldatzen da 146/2021 Foru Aginduaren II. eranskina:

Bat.–B. 1. erregistro mota, aitortzailearen erregistroa, "AITORTZAILEAREN IFZ" eremua, 9-17 idazguneak betetzen dituena.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, bat etorriz Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorrean eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauekin.

Bi.–C. 2. erregistro mota, hartzailearen erregistroa, "HARTZAILEAREN IFZ" eremua, 18-26 idazguneak betetzen dituena.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ.

Hartzaileak Espainian esleitutako IFZ badu, honela adieraziko da:

Pertsona fisikoa bada, hartzailearen IFZ, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez arautu ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu).

Hartzailea pertsona juridikoa edo nortasun juridikorik gabeko entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da.

Tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan 14 urtetik beherako pertsonak identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren datuekin batera, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, haren legezko ordezkariarenak ere azaldu beharko dira.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

Hiru.–C. 2. erregistro mota, hartzailearen erregistroa, "LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ" eremua, 27-35 idazguneak betetzen dituena.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Hartzailea 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da eremu honetan.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

Lau.–C. 2. erregistro mota, hartzailearen erregistroa, "PROBINTZIAREN KODEA" eremua, 76-77 idazguneak betetzen dituena.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA

Hartzaileak helbidea duen probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari edo La Palma uharteari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

PROBINTZIA

PK

PROBINTZIA

PK

ALBACETE

02

JAÉN

23

ALACANT

03

LEÓN

24

ALMERIA

04

LLEIDA

25

ARABA

01

LUGO

27

ASTURIAS

33

MADRIL

28

ÁVILA

05

MÁLAGA

29

BADAJOZ

06

MELILLA

52

BARTZELONA

08

MURTZIA

30

BIZKAIA

48

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea izan ezik)

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIPUZKOA

20

TARRAGONA

43

GIRONA

17

TERUEL

44

GRANADA

18

TOLEDO

45

GUADALAJARA

19

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

ZAMORA

49

BALEARRAK

07

ZARAGOZA

50

LA PALMA UHARTEA

53

Bost.–C. 2. erregistro mota, hartzailearen erregistroa, "ATXIKIPENAREN %" eremua, 170-173 idazguneak betetzen dituena.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

170-173

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAREN %.

Kasu bakoitzean aplikatutako atxikipenaren edo konturako sarreraren portzentajea jarriko da. Eremu hau bitan banatzen da:

170-171 OSOKOA: Zenbakizkoa. Osoko zatia:

Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, ZEROAK jarri).

172-173 DEZIMALA: Zenbakizkoa. Zati dezimala:

Portzentajearen zati dezimala jarriko da (ez badu, ZEROAK jarri).

Sei.–C. 2. erregistro mota, hartzailearen erregistroa, "CEUTA EDO MELILLA / LA PALMA UHARTEA" eremua gehitzea; 188 idazgunea beteko du, eta, ondorioz, "ZURIUNEAK" eremuari dagozkien idazguneak eguneratzen dira.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

188

Zenbakizkoa

CEUTA EDO MELILLA / LA PALMA UHARTEA.

‘1’ jarriko da, baldin eta, Ceutan edo Melillan lortutako kapital higigarriaren etekinak izateagatik, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeen aldaketa partzialari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidearekin, ordaintzaileak atxikipen tasa zehaztu badu, Zergaren Erregelamenduaren 90.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

‘2’ jarriko da, baldin eta, La Palmako uhartean lortutako kapital higigarriaren etekinak izateagatik, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidearekin, salbuespenez hala aurreikusten baitu lege horren berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriak, ordaintzaileak atxikipen tasa zehaztu badu, bat etorriz martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zergaren Erregelamenduaren 90.2 artikuluan aurreikusitakoarekin.

Beste edozein kasutan ‘0’ jarriko da.

189-250

-

ZURIUNEAK.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2023. urteari dagozkion aitorpen informatiboetan, zeinak 2024ko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2402558