39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Irunberriko Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, eta legez ezarritako gehiengoarekin, erabaki zuen balorazio txostena berrikusteko prozedura hastea. Orobat, onetsi zuen hasiera ematea balorazio proiektua prestatzeko prozedurari.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan eta https://lumbier.com web-orrian, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2402169