32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

9/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 156/2016 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, "Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena" izeneko 198 eredua onetsi zuena.

Foru agindu honen xedea da eredu hori onartzen duen abenduaren 16ko 156/2016 Foru Aginduaren II. eranskinean jasotako 198 ereduaren erregistro diseinuetan beharrezkoak diren aldaketak sartzea, informazio fiskala modu egokian biltzeko.

Alde batetik, Batzordearen 2018/1229 Erregelamendu Eskuordetuan (EB) xedatutakotik eratorritako konpentsazioei eta zigorrei buruzko informazioa modu egokian jasotzeko aldaketak nabarmendu behar dira (Batzordearen 2018/1229 Erregelamendu Eskuordetua, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 909/2014 Erregelamendua (EB) osatzen duena, likidazio-diziplinari buruzko arau teknikoei dagokienez).

Bestalde, "L" gako berri bat sartu da 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) "Balorearen gakoa" eremuan, diferentzien araberako kontratuak identifikatzeko.

Era berean, "Ordena-zenbakia" eta "Finantza-aktiboen eta beste balore batzuen kopurua" eremuetako idazguneen kopurua handitu da, eta "Eragiketaren gastuak" eremua nola informatu zehazten da, eragiketa bati lotutako kide bat baino gehiago aitortuz gero.

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen, eta haren laugarren xedapen gehigarriko zazpigarren apartatuan Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari ahalmena eman zitzaion balore, aseguru eta errentei buruzko aitorpen informatiboaren eredua, epea, aurkezteko modua eta edukia ezartzeko.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zer kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan aurreikusitako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 16ko 156/2016 Foru Agindua, onesten duena 198 eredua, "Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena" izenekoa.

Abenduaren 16ko 156/2016 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–"ZEHAPENAK" eremua gehitzea –eremu hori erregistro diseinuen 1. motako erregistroko (aitortzailearen erregistroa) 198-214 idazguneetan dago– eta zuriz betetako eremuak eguneratzea:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"198-214

Zenbakizkoa

ZEHAPENAK

Zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

Zehapenen eremuetan (2. motako erregistroko 442 idazgunetik 453 idazgunera) ageri diren kopuruen batura (dezimalik gabe) adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

198-212 Zehapenen zenbatekoaren osoko zatia.

213-214 Zehapenen zenbatekoaren zati hamartarra.

215-500

ZURIUNEAK"

Bi.–Erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) "ORDENA-ZENBAKIA" eremua kentzea, 84-90 idazguneetatik (177-184 idazguneak hartuko ditu), zuriunez betetzeko:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

84-90

"ZURIUNEAK"

Hiru.–"ERAGIKETA-GAKOA" eremuan, 2. motako erregistroaren (aitortuaren erregistroa) 134. idazgunea betetzen duen horretan, "B" eta "U" gakoak ezabatzea, eta "C", "D", "L", "V", "X", "Y" eta "Z" gakoak aldatzea:

"C Trukea.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, trukekoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain ("ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 177-184 idazguneak), truke/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute ("LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 454-461 idazguneak).

"D Bihurketa.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, bihurketakoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain ("ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 177-184 idazguneak), bihurketa/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute ("LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 454-461 idazguneak)."

"L Baloreen splita eta kontrasplita.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, splitekoa edo kontrasplitekoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain ("ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 177-184 idazguneak), splita (edo kontrasplita)/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute ("LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 454-461 idazguneak).

"V Baloreen trukea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 124. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen dituena.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, trukekoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain ("ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 177-184 idazguneak), truke/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute ("LOTUTAKO ERAGIKETAREN ZENBAKIA" eremua, 454-461 idazguneak).

"X Liberatutako akzioen entrega. Gako hau jarriko da aitortuak aurretik izandako harpidetza eskubideei dagozkien akzioen kasuan.

Aitortuak aurretik izandako gainerako harpidetza eskubideei dagokienez, horiek nahikoak ez baziren eta aitortuak akzio berrien harpidetza egiteko eskubide berriak eskuratu bazituen, ez da markatuko X gakoa eta aitortuko dira lotutako bi erregistro independente, harpidetza eskubideak eskuratzeari buruzkoa bata (A eragiketa-gakoa), eta akzioen harpidetzari buruzkoa bestea (S eragiketa-gakoa). Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain ("ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 177-184 idazguneak), eskurapen/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute ("LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 454-461 idazguneak)."

"Y Bat-egitea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 118. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen badira.

Bi eragiketa aitortu beharko dira: bat-egitekoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain ("ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 177-184 idazguneak), bat-egite/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute ("LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 454-461 idazguneak).

Bat-egite eragiketak 26/2016 Foru Legearen 118. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, C gakoa markatuko da."

"Z Zatiketa, 26/2016 Foru Legearen 118. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen badira.

Bi eragiketa aitortu beharko dira, zatiketakoa bera eta dagokion harpidetzakoa. Lotutako eragiketa horiek, kasuan kasuko eragiketaren ordena-zenbakia identifikatzeaz gain ("ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 177-184 idazguneak), zatiketa/harpidetza eragiketaren ordena-zenbakia ere identifikatu behar dute ("LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA" eremua, 454-461 idazguneak).

Zatiketa eragiketak 26/2016 Foru Legearen 118. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, C gakoa jarriko da."

Laugarrena.–"BALOREAREN GAKOA" eremuan, 2. motako erregistroaren (aitortuaren erregistroa) 137. idazgunea hartzen duen horretan, "L" gakoa gehitzea:

"L Diferentzien araberako kontratuak."

Bost.–Erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) "FINANTZA-AKTIBOEN ETA BESTE BALORE BATZUEN KOPURUA" eremua kentzea (138-149 idazguneak betetzen ditu), zuriunez betetzeko:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

138-149

"ZURIUNEAK"

Sei.–Erregistro diseinuen "ORDENA-ZENBAKIA" eremua gehitzea –eremu hori 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) 177-184 idazguneetan dago– eta "ZURIUNEEN" idazguneak eguneratzea:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"177-184

Zenbakizkoa

ORDENA-ZENBAKIA

Eragiketa bakoitza sekuentzialki zenbakituko da, eragiketa bereko aitortutako guztiek (lehentasunezko partaidetzen kasuan etekinak jasotzen dituztenen konturako hirugarrenak barne) ordena-zenbaki bera izan dezaten.

185-187

ZURIUNEAK"

Zazpi.–2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) "HARREMAN KODEA" eremua kentzea (209-215 idazguneak betetzen ditu), zuriunez betetzeko:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

209-215

"ZURIUNEAK"

Zortzi.–"KONPENTSAZIOAK" izeneko eremua aldatzen da, 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) 224-235 idazguneak betetzen dituena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

224-235

Zenbakizkoa

KONPENTSAZIOAK

"Baloreak mailegatzeko eragiketen kasuan, "ERAGIKETA-GAKOA" eremuan (2. motako erregistroko 134 idazgunea) balore horiei "O" bat jarri baldin bazaie, eremu honetan konpentsazioen zenbatekoa adieraziko da.

"ERAGIKETA-GAKOA" eremuko gainerako gakoetan (2. motako erregistroko 134 idazgunea), V, Y eta Z gakoak izan ezik, jarriko da urriaren 2ko 878/2015 Errege Dekretuaren 81. artikulutik 84.era bitartekoetan ezartzen diren balore negoziagarrien likidazio prozeduraren ondoriozko likidazio doikuntzen eta konpentsazioen zenbatekoa.

Batzordearen 2018/1229 Erregelamendu Eskuordetuan (EB) xedatutakoaren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoa gordailutuko da (Batzordearen 2018/1229 Erregelamendu Eskuordetua, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 909/2014 Erregelamendua (EB) osatzen duena, likidazio-diziplinari buruzko arau teknikoei dagokienez).

Eremu hau bitan banatzen da:

224-233 Konpentsazioen zenbatekoaren osoko zatia.

234-235 Konpentsazioen zenbatekoaren zati hamartarra."

Bederatzigarrena.–"ERAGIKETAREN GASTUAK" izeneko eremua aldatzen da, 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) 329-340 idazguneak hartzen dituena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

329-340

Zenbakizkoa

ERAGIKETAKO GASTUAK

"BALOREAREN GAKOA" eremuan (137 posizioa) A gakoa jartzen denean eta "MERKATU GAKOA" eremuan, aldiz, A, B edo P gakoa, eremu honetan adieraziko da, kasua bada, eragiketa horri loturiko gastuei dagokien zenbatekoa.

Eragiketari lotutako hainbat aitortu daudenean, haietako bakoitzean jarriko da egotz dakiokeen eragiketa gastuen zenbateko osoa, bakoitzaren partaidetza portzentajearen arabera.

Eremu hau ez betetzea erabakitzen ahalko da, baldin eta errentaren hartzailea sozietateen gaineko zergaren edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergaduna bada.

Eremu hau bitan banatzen da:

329-338 Eragiketako gastuen zenbatekoaren osoko zatia.

339-340 Eragiketako gastuen zenbatekoaren zati dezimala.

Hamar.–Erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) "LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA" eremua kentzea 341-347 idazguneetatik (454-461 idazguneak hartuko ditu), zuriunez betetzeko:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

341-347

"ZURIUNEAK"

Hamaika.–"LOTUTAKO ERAGIKETAREN EKITALDIA" izeneko eremua, 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) 368-371 idazguneak betetzen dituena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

368-371

Alfabetikoa

"LOTUTAKO ERAGIKETAREN EKITALDIA.

Eremu hau beteko da bakar-bakarrik baldin eta LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA (454-461 idazguneak) aitorpenarena ez den beste ekitaldi batekoa bada.

Lotutako eragiketa oraindik gauzatu gabe badago, eremu honetan "0001" jarriko da.

Baldin lotutako eragiketa aurreko ekitaldi bati badagokio, eremu honetan ekitaldi hori zein den adieraziko da.

Gainerako kasuetan, zeroekin beteko da eremu hau."

Hamabi.–Erregistro diseinuen "BITARTEARIAREN IFZ" izeneko eremua, 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) 372-380 idazguneak betetzen dituena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

372-380

Alfazenbakizkoa

"BITARTEKARIAREN IFZ.

Baldin lotutako eragiketa (LOTUTAKO ERAGIKETAREN ZENBAKIA, 454-461 idazguneak) beste bitartekari baten bidez gauzatzen bada, aitortzaileak eremu horretan adierazi beharko du zein den lotutako eragiketan bitartekari aritu denaren identifikazio fiskalaren zenbakia.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, bete daitezen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako arauak (erregelamendu hori onetsi zuen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak)."

Hamahiru.–"BITARTEARIAREN IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA" izeneko eremua, 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) 381-420 idazguneak betetzen dituena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

381-420

Alfazenbakizkoa

"BITARTEKARIAREN ABIZENAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

Baldin lotutako eragiketa (LOTUTAKO ERAGIKETAREN ZENBAKIA, 454-461 idazguneak) beste bitartekari baten bidez gauzatzen bada, aitortzaileak eremu horretan adierazi beharko du zein den bitartekari horren izen osoa edo sozietatearen izena, modu honetan:

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe nahitaez. Aitortua adingabea bada, haren abizenak eta izena jasoko dira eremu honetan.

b) Pertsona juridikoen eta errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen sozietate izena edo izen osoa jarriko da, anagramarik gabe."

Hamalau.–Erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) "FINANTZA-AKTIBOEN ETA BESTE BALORE BATZUEN KOPURUA" eremua gehitzea (428-441 idazguneak betetzen ditu):

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"428-441

Zenbakizkoa

FINANTZA-AKTIBOEN ETA BESTE BALORE BATZUEN KOPURUA

Bi eremutan zatitzen da:

428-437 Eragiketaren xede diren baloreen, eskubideen, partaidetzen edo kontratuen osoko zatia (ez badu, zeroak jarriko dira).

438-441 Eragiketaren xede diren baloreen, eskubideen, partaidetzen edo kontratuen zati hamartarra (ez badu, zeroak jarriko dira)."

Hamabost.–Erregistro diseinuen "ZEHAPENAK" izeneko eremua gehitzea, 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) 442-453 idazguneak betetzen dituena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"442-453

Alfazenbakizkoa

ZEHAPENAK

Batzordearen 2018/1229 Erregelamendu Eskuordetuan (EB) xedatutakoaren ondoriozko zehapenen zenbatekoa gordailutuko da (Batzordearen 2018/1229 Erregelamendu Eskuordetua, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 909/2014 Erregelamendua (EB) osatzen duena, likidazio-diziplinari buruzko arau teknikoei dagokienez).

Eremu hau bitan banatzen da:

442-451 ZEHAPENEN zenbatekoaren osoko zatia.

452-453 ZEHAPENEN zenbatekoaren zati hamartarra."

Hamasei.–Erregistro diseinuen 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) "LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA" eremua (454-461 idazguneak hartuko ditu), idazguneak eguneratuta, "ZURIUNEZ" betetzeko:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"454-461

Zenbakizkoa

LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA

Eremu hau beteko da C, D, L, V, Y eta Z eragiketa-gakoei (134 idazgunea) dagozkien lotutako eragiketetan, kasuan kasuko lotutako eragiketaren "ORDENA-ZENBAKIA" eremuan (177tik 184ra arteko idazguneak) agertzen den ordena-zenbakia adieraziz. Halaber, eremu hau beteko da eragiketa horiek aipatu behar diren harpidetza eskubideak eskuratzeko eragiketetan (A eragiketa-gakoa) eta akzioen harpidetzari buruzkoetan (S eragiketa-gakoa), "ERAGIKETA-GAKOA" eremuan (X gakoa) adierazten den bezala.

462-500

ZURIUNEAK"

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2023. urteari dagozkion aitorpen informatiboetan, zeinak 2024ko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 26an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2401480