29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Birpartzelazio proiektua, 1. poligonoko 235. lurzatian (UE-UNC-4). Behin betiko onespena

Untzitibarko Udalak, 2023ko azaroaren 23an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Untzitiko 1. poligonoko 235. lurzatiaren birpartzelazio proiektua (UE-UNC-4). Aurretik proiektua jendaurrean egon zen eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Untzitibarren, 2024ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2401218