29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako

Honako hauek kontuan hartuz: abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea; abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldiaren lanordu-kopurua arautzen duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako; ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko lanik gabeko egunak, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan jaiegunei eta egun baliogabeei buruz aplikatu beharreko gainerako araudia. Eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak ematen didan ahalmena erabiliz.

Alkatetza honek EBATZI DU:

1.–Onestea 2024. urteko jaiegunen lan-egutegia Monteagudoko Udaleko eta Barillasko, Monteagudoko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko langileendako.

Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 9a: Bideko Ama Birjina (herriko jaieguna).

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Monteagudoko udal bulegoetan jendea hartzeko ordutegia izanen da 10:00etatik 13:45era bitartekoa, astelehenetik ostiralera, salbu eta inoiz aldatu beharra badago, zerbitzuaren inguruko arrazoiak direla eta; azken kasu horretan, behar den denboraz jakinaraziko da.

Hala ere, bulegoak itxita egonen dira egun guztietan, abuztuaren 16an, 19an eta 20an.

Monteagudon, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2400116