29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Miranda Argako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, eta Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, erabaki du salgai jartzea, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoaren bidez, baso-aprobetxamendu bat. Lote bakarra dauka, eta ezaugarri hauek:

–Lote bakarra:

  • Espezie nagusia: Aleppo pinua (Pinus halepensis).
  • Mozketa mota: bakantzea.
  • Azalera guztia, gutxi gorabehera: 120,10 ha.
  • Aprobetxamenduaren azalera estimatua: 80,00 ha.
  • Bolumena, guztira: 2.661 m³ (enbor txikia/birrintzea/biomasa).
  • Hasierako prezioa: 26.610,00 euro (BEZa kanpo).

Enkantean parte hartzeko proposamenak Miranda Argako udaletxean aurkeztuko dira, 2024ko otsailaren 28ko 13:00ak baino lehen, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzarako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian jasotako erantzukizunpeko adierazpena.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Nafarroako Kontratazio Atarian eta Miranda Argako Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Miranda Argan, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2401455