29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Mendabiako Udalak 2021eko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zen Mendabiako udal-mugartearen balorazio-txostena berrikusteko prozesua hastea, udal-eremuko txosten oso eta berri baten proiektua egiteko, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.mendavia.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=3199, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2024ko urtarrilaren 19an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2401175