29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Hiri-jarduketako Plan Berezia 1. poligonoko 93. lurzatian. Hasierako onespena

Etxalarko Udalbatzak, 2024ko urtarrilaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Etxalarko 1. poligonoko 93. lurzatian. Karmelo Senper Etxeberria jaunak sustatu du plana.

Espedientea jendeaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Etxalarren, 2024ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2401176