29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Zubiriko 27. poligonoko 11. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Zubiriko 27. poligonoko 11. lurzatiaren hiri-jarduketako plan berezia, Zubiriko Plaza Nagusiko 1. zenbakiko jabekideen erkidegoak sustatu duena, 27. poligonoko 11. lurzatiaren lerrokadura ofiziala aldatzeko, arkitektura-oztopoak kentzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2024ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2401284