29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Laguntzen deialdia, garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 740822.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/740822).

Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 23ko 23/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

Dirulaguntza eskatzen ahalko dute irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek eta elkartasunezko erakundeek, Nafarroako elkarteen erregistroan inskribaturik badaude eta Nafarroan egoitza soziala edo ordezkaritza badute.

Bigarrena.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Zizurko Udalak emanen dituen dirulaguntzen araubidea ezartzea, lankidetza proiektuak egiteko garapen-bidean dauden herrialdeekin.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdia, dirulaguntzak emateko elkarteei eta gobernuz kanpoko erakundeei, lankidetza proiektuak egin ditzaten garapen-bidean dauden herrialdeekin. Oinarriak.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

24.400 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko apirilaren 30ean.

Gazolatzen, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2401299