29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Dirulaguntzen deialdia, prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuetarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 740830.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/740830).

Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 23ko 22/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

1. Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea Nafarroan dutenak, udal intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

2. Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea Nafarroan ez izanik ere, Nafarroan intereseko proiektuak egiten badituzte.

3. Ordezkaritza sindikalean ari diren erakunde, entitate edo taldeek ez dute deialdi honetan parte hartzen ahal.

Bete beharko dituzte deialdiaren 3. oinarrian eskatzen diren baldintzak.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntzak emateko sistema ezartzea 2024. urterako, Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateentzat, bereziki proiektuen helburua bada ondorio sozial eta ekonomikoak arintzea errefuxiatuei eta behar sozialak dituzten taldeei, betiere Nafarroan bizi direnei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarriak, dirulaguntzak emateko Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

10.400 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko apirilaren 30ean.

Gazolatzen, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2401298