29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2024rako zerga-tasak

Antsoaingo Udalak, 2023ko urriaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2023ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa), interes legitimoa dutenek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

–Lurraren kontribuzioa: %0,294.

Hobariak lurraren kontribuzioan:

–Zergaren kuotaren %90erainoko hobari bat izaten da, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren subjektu pasiboentzat edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboentzat.

–Zergaren kuotaren %50erainoko hobari bat izanen da, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean, eta bertan erroldatuta daudenean, kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboentzat, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta hartzen dutenentzat.

Hobari hau egiteko baldintza izanen da subjektu pasiboaren errenta guztiak ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau baino gehiago (ez dira kontuan hartuko errenta salbuetsiak).

Errenta-tarteak eta subjektu pasiboen hobariaren portzentajea, baldin badira familia ugari, guraso bakarreko familia edo gurasobakartasun egoeran dauden familien titular. Hobariaren zenbatekoa 175 euro izanen da gehienez ere.

Per capita errenta < 5.000 euro

%90

5.001 eta 12.000 euro bitarteko per capita errenta

%50

Per capita errenta denean 12.001 eurotik gorakoa eta lanbide arteko gutxieneko soldataren halako laura artekoa edo hortik beheitikoa

%25

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4ko indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,50.
  • Bigarren urtea: %1.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

Koefizienteak urteka:

URTEAK

KOEFIZIENTEA

< 1

0,06

1

0,13

2

0,16

3

0,18

4

0,26

5

0,33

6

0,40

7

0,35

8

0,22

9

0,20

10

0,18

11

0,14

12

0,08

13

0,07

14

0,06

15

0,06

16

0,06

17

0,06

18

0,06

19

0,20

20

0,25

–%25eko karga-tasa ezarri da.

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Antsoainen, 2024ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2400512