29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Lanpostuen kopurua handitzea

Alkatetzak, urtarrilaren 17ko 148/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen lanpostuen kopurua handitzea, Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (bat txanda irekirako eta beste bi igoera txandarako). Deialdia 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an.

"Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Lanpostuen kopurua handitzea udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (0706C00224, 0706C00243 eta 2106C00261), beste lau lanpostu hauekin: 0506C00237, 0506C00304, 0506C00215 eta 0506C00202.

Bigarrena.–Lanpostu horiek banatzea honako txanda hauetan:

a) Txanda irekia: 0706C00224, 0506C00237 eta 0506C00215 kodea duten lanpostuak.

b) Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako igoera txanda: 0706C00243, 2106C00261, 0506C00304 eta 0506C00202 kodea duten lanpostuak.

Hirugarrena.–Argitaratzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren iragarki-taulan eta udal web-orrian.

Tuteran, 2024ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2401191