29. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SESMA

Deialdia, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, administrari laguntzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Sesmako Udaleko lehen alkateordeak, 2023ko azaroaren 23an emandako 394. Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zuen izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, administrari laguntzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Sesmako Udalean sortzen diren beharrei erantzun beharrez. Orobat, deialdia arautuko duten oinarriak onetsi zituen, eta jarraian ematen dira argitara.

Sesman, 2023ko abenduaren 14an.–Lehen alkateordea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdia iragartzen da izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, Sesmako Udalaren zerbitzuko administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko, Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren. Zerrenda erabil daiteke lanpostu hutsak bitarteko kontratuekin betetzeko, laneko bajengatik behin-behineko ordezkapenak egiteko, oporretarako eta udal zerbitzuak indartzeko behar puntualetarako.

1.2. Egin beharreko lanak bere mailari eta kategoriari dagozkienak izanen dira, jendeari harrera egitea eta Udalaren administrazio zerbitzuei sostengu ematea barne. Halaber, kasua bada, Udalaren bulegoetatik kanpora eginen ditu behar diren jarduketak eta kudeaketak.

1.3. Lanpostuen ordainsariak izanen dira Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen D mailari dagozkionak. Plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere izanen dituzte.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat. Halaber, lanaldiaren urteko lanordu kopurua izanen da Udaleko funtzionarioentzat ezarritakoa.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta herritar horien ondorengoek eta –legez bananduta ez badaude– ezkontidearenek, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola-graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokide bat izatea, edo izateko maneran egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea, ez eta diziplinaz kaleratua ere.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik.

Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte izangaiek hala eskatzen zaienean, bai eta, kasua bada, hautatuak suertatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek ere, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak; horrez gain, dagokien erantzukizuna leporatzen ahalko zaie parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozesuak eta kontratazioak dirauen bitartean ere bete beharko dira.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Sesmako Udaleko Erregistro Orokorrean (Diputazio plaza 6, Sesma; ordutegia: 9:00-14:00) edo telematika bidez Sesmako Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan (https://aytosesma.sedelectronica.es/info.0); edo, orobat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari hori ziurtatu aurretik.

Dokumentazioa aurkezten bada Administrazio Prozeduraren Legeak baimendutako gainerako bideren bat erabiliz, eskatzaileak eskabidea igorri dela jakinaraziko dio administrazio kontratatzaileari posta elektronikoz (secretario@aytosesma.es), eskabideak aurkezteko epearen azken eguna eta ordua baino lehen.

Bi baldintza horiek bete ezean, ez da dokumentazioa onartuko, baldin eta jasotzen bada kontratazio-organoak oinarri hauetan adierazitako epea bukatu ondoren.

Dena den, aipatutako epea iragan eta bost (5) egunera ez bada dokumentazioa jasotzen, ez da inola ere onartuko.

3.2. Eskabideak lotu beharko zaizkio I. eranskinean argitaratzen den ereduari.

Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira, noiznahi.

3.3. Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi behar dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.4. Eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

b) Eskatzen den titulazioaren kopia edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen dela adierazten duen agiriarena.

c) Halaber, alegatutako merezimenduen frogagiriak erantsi beharko dituzte, epaimahaiak balora ditzan, deialdi honetako zortzigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz: eginiko zerbitzuen ziurtagiria, Administrazio Publikoak emana.

d) Azterketarako eskubideak izateko, Udalaren Diruzaintzan 10,50 euro ordaindu izanaren frogagiria. Baldin zenbateko hori ordaintzen ez bada azterketa eskubideengatik, izangaia baztertu eginen da.

Zenbateko hori ordaintzeko, diru-sarrera edo banku-transferentzia egin beharko da honako kontu hauetako batean: ES56 3008 0027 34 0701329021, Nafarroako Rural Kutxan; ES85 2100 5355 57 2200023930, Caixan.

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: azterketa eskubideak, administrari laguntzailea.

3.5. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliotasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, eskabidean bertan eska ditzakete ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak, horren beharrik izanez gero. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer minusbaliotasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Sesmako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta hura jendaurrean jarriko da Sesmako Udalaren iragarki-taulan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://aytosesma.sedelectronica.es/info.0).

Iragarki-taulan agertzen denetik hasita, izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoren, Sesmako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; hura jendaurrean jarriko da Sesmako Udalaren iragarki-taulan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://aytosesma.sedelectronica.es/info.0), deialdi honen zortzigarren oinarrian jasotzen den hautaproba egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

7.–Kalifikazio-epaimahaia.

7.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: M.ª Rosario Echávarri Pinillos, Sesmako Udaleko lehen alkateordea.

  • Ordezkoa: Nora Soto Gil, Sesmako Udaleko bigarren alkateordea.

–1. epaimahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako pertsona bat, probarako eskatzen den jakintza alor berari dagokion titulazioa duena, ikasketa maila berekoa edo handiagokoa.

  • Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako pertsona bat, probarako eskatzen den jakintza alor berari dagokion titulazioa duena, ikasketa maila berekoa edo handiagokoa.

–2. epaimahaikidea: Jurramendiko Mankomunitateko langile bat, probarako eskatzen den jakintza alor berari dagokion titulazioa duena, ikasketa maila berekoa edo handiagokoa.

  • Ordezkoa: Jurramendiko Mankomunitateko langile bat, probarako eskatzen den jakintza alor berari dagokion titulazioa duena, ikasketa maila berekoa edo handiagokoa.

–3. epaimahaikidea. Mendabiako Udaleko langile bat, probarako eskatzen den jakintza alor berari dagokion titulazioa duena, ikasketa maila berekoa edo handiagokoa.

  • Ordezkoa: Mendabiako Udaleko langile bat, probarako eskatzen den jakintza alor berari dagokion titulazioa duena, ikasketa maila berekoa edo handiagokoa.

–4. epaimahaikidea, idazkaria: Miguel Ángel Fuertes Martínez, Sesmako Udaleko idazkaria.

  • Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Mendabiako Udaleko idazkaria.

7.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Sesmako Udalari hala jakinarazi, baldin 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak suertatzen badira (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

7.3. Hautaproba hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

7.6. Hautaprobak hasi baino lehen, alkateak ebazpen bat argitaratuko du Udalaren iragarki-taulan, epaimahaikide berriak izendatzeko, eta hala ordezteko 7.2 oinarrian aurreikusitako arrazoiengatik izaera hori galdu dutenak, kasua bada.

8.–Hautapen prozesua nola eginen den, eta balorazioa.

–Lehiaketaldia:

  • Lehiaketaldiko balorazioa.

1. Deialdi honetako izangai guztiek, merezimenduak dituztela uste badute, oinarri hauetako zehaztapenei jarraikiz, agiri bidez frogatu behar dituzte, parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean.

2. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondoko baremoarekin bat, eta, osotara, ez da inoiz 20 puntu baino gehiago emanen.

Oposizioaldia gainditu duten izangaiei baizik ez zaizkie merezimenduak baloratuko.

  • Merezimenduen balorazioa:

Esperientzia: gehienez ere 20 puntu.

  • Nafarroako administrazio publikoetan administrari-ofizialaren edo administrari laguntzailearen lanpostuetan emandako zerbitzuak: urte bakoitzeko 2 puntu.
  • Beste administrazio publiko batzuetan administrari-ofizialaren edo administrari laguntzailearen lanpostuetan emandako zerbitzuak: urte bakoitzeko 1 puntu.

Aurreko apartatuetako merezimenduak zenbatzeko, kontuan hartuko dira, betiere behar bezala frogaturik, lan araubideko behin-behineko langile edo langile finko gisa, bitarteko gisa edo lanpostuaren jabe izanik egindako zerbitzuak, baina apartatu batean baino gehiagotan sartutako zerbitzuak denbora berean eginak badira, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

Frogaturiko esperientzia aldiak ez badu urte osorik hartzen, proportzioan dagokiona aterako da; hura hilabetetan kalkulatuko da, eta hilabete osoa gutxienez frogatzen duten kasuak baizik ez dira kontuan hartuko.

Lanean egonez gero eskabidea aurkezten den egunean, aldiak kontatuko dira eskabideak aurkezteko epea hasten den egunera arte.

–Oposizioaldia:

8.1. Kalifikazio-epaimahaiak adierazten duen egunean hasiko da hautapen prozesua. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen egintza berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

8.2. Izangaiak hautatzeko ariketa bakar bat eginen da; bertan, idatziz erantzun beharko zaie test motako 40 galdera teoriko-praktikori. Galderak izanen dira II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Galdera guztietan hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. Galdera guztiek balio bera izanen dute. Ariketa hau egiteko izangaiek izanen duten denbora epaimahaiak adieraziko du, azterketa hasi baino lehen.

Test motako ariketa horretan, 2 puntu emanen dira zuzen erantzundako galdera bakoitzeko. Ez dira zigortuko okerreko erantzunak, eta ez bada erantzuten, ez da punturik emanen, ez eta kenduko ere. Galdera guztiek puntuazio bera izanen dute.

Galde-sortan erreserbako 2 galdera izanen dira, beste galderaren bat deuseztatzen bada ere; izangaiek horiei ere erantzun beharko diete.

Ariketaren balorazioan, gehienez ere 80 puntu lortzen ahalko dira. Puntuazioaren %30 gutxienez eskuratu beharko da, kontratatzeko izangaien zerrendan agertzeko.

Ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

8.3. Ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin, ariketa egin den tokian eta Sesmako Udalaren iragarki-taulan. Zerrenda hori Sesmako Udalaren egoitza elektronikoan ere ikusi ahalko da.

8.4. Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, gidabaimena edo pasaportea ekarri beharko dute aldean. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.

Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Desgaitasuna duten izangaiek, beren eskabidean egokitzapena eskatu badute, egokitzapen hori egin behar den ariketara eraman beharko dute minusbaliotasunaren edo desgaitasunaren ziurtagiria, egindako eskaera gauzatzeko.

Epaimahaiak zuzenduko du ariketa; hartara, anonimotasun sistema bat ezarriko da ariketak zuzentzeko. Baztertu eginen dira, bada, oharren edo markaren bat edo bereizgarri edo seinaleren bat egiten dutenak, zuzentzean nor diren identifikatzeko moduan. Ariketa honen puntuazioak zehaztuko dira oposiziogileak nor diren jakin baino lehen. Horretarako, epaimahaiak behar diren neurriak hartuko ditu, ariketa zuzentzean oposiziogileen anonimotasuna bermatzeko.

9.–Hautaprobak gainditu dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

Hautapen prozesua bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Sesmako Udalaren iragarki-taulan eta probak egin diren tokian, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren ordenaren araberakoa. Orobat, zerrenda hori helaraziko dio, bai eta hautapen prozesuaren espediente osoa ere, Sesmako Udaleko alkateari edo hark eskuordetza emandako organoari, behin betiko onets dezan.

Izangai bi edo gehiago puntuetan berdindurik badaude, berdinketa zozketa bidez ebatziko da.

10.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

10.1. Deialdi honen xedeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak hiru urteko iraunaldia izanen du (hala ere, salbuespenez baliatzen ahalko da epe hori iragandakoan, beste zerrenda bat eratzen ez den bitartean), eta haren helburua izanen da behin-behineko kontratuak egitea, hutsik geldituriko lanpostuak betetzeko.

10.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

a) Deia:

Probak gainditu dituzten izangaien kontratazioa, oro har, eginen da zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik, hain zuzen ere, administrari laguntzaile bat aldi baterako izendatzeko beharra sortzen denean.

Izangaiek harremanetarako zenbait telefono eta helbide elektroniko ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik eduki beharko dituzte.

Zerrenda bakoitzean dagoen hurrenkeraren arabera deituko zaie izangaiei. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa lortzeari dagokionez ezartzen dena Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 4. apartatuan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen duen apirilaren 10eko 13/2015 Foru Legeak emandako idazketaren arabera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi baitzuen.

Izangai bati kontratua telefonoz eskaintzen zaionean, gutxienez hiru dei eginen zaizkio emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, gorabeherak, eguna eta ordua adierazita.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostua edo lanpostuak bete arte.

Izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote, baldin haiekin harremanetan jartzerik izan ez bada.

Lan-kontratudun batek kontratuari uko egiten ahalko dio iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.

Aldi baterako harremana buruturik, langilea berriz itzuliko da lan-poltsaren ordenan hasieran zuen postura.

Aldi berean zenbait kontratazio egin behar badira, lan-poltsan postu hobea duen izangaiari proposatuko zaio aurreikusitakoaren arabera gehien iraunen duen kontratazioa.

b) Uko egitea:

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, honako egoera hauetako batean dagoela frogatu ezean:

1. Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2. Aldi baterako ezintasun egoeran egotea edo lizentzia izatea ama izateagatik edo adoptatzeagatik.

3. Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa nahiz adoptatua.

4. Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere burua ezin gobernatu duena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

5. Izangaia ezkondu berria izatea edo, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Foru Legea), balio bereko egoeran sartu berria, baldin lanpostuari uko egiten bazaio hori gertatu ondoko edo gertatu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hilabeteko epea izanen dute, ukatutako lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Izangaiek jakinarazi beharko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest, b) apartatu honetako lehen apartatuan aipatutako kasu guztietan. Horretarako, aurkeztu beharko dituzte uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

c) Baztertzeak:

Deia ekarri duen zerrendatik kanpo geratuko dira izangaiak honako kasu hauetan:

a.–Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b.–Sinatutako kontratuari uko egitea.

c.–Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

HAUTAPEN PROZESUAN ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA

Izen-Deiturak: ...................................................................................... NANa/IFZa: ............................... Jaioteguna: .................... Jaioterria: ....................................; Probintzia: ............................................. Nazionalitatea: ............................................ Gaur egungo helbidea. Kalea: ..................................................................... ZK.: ....... Solairua: ....... Posta kodea: ............................ eta herria: ......................................................................; Tel. Mugikorra: ........................... eta finkoa: ........................... ; Helbide elektronikoa: .........................................................................

AZALTZEN DUT:

–Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

–Ez dudala indarrean diren xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.

–Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

–Deialdia arautzen duten oinarriei men egiten diedala eta lotesletzat hartzen ditudala.

–Erantsi dudala NANaren kopia, bai eta deialdian eskatzen den titulazioarena ere.

–Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).

–Nire datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa jaso dudala, eta onartzen dudala tratamendu hori, indarreko xedapenetan adierazitako baldintza eta helburuekin.

–Aurkeztu dudala minusbaliotasuna dudala frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.

–Azterketa eskubide gisa, Udalaren Diruzaintzan 10,50 euro ordaindu izanaren frogagiria.

–Honako agiri hauek erantsi ditudala: Merezimenduak eta horien frogagiriak (merezimendurik aurkezten bada baloratzeko).

1. ...................................................................................................................................................

2. ...................................................................................................................................................

3. ...................................................................................................................................................

4. ...................................................................................................................................................

ESKATZEN DUT: Onartua izatea Sesmako Udalak eginiko deialdian, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, administrari laguntzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko: Nafarroako Aldizkari Ofizialaren .......... zenbakian argitaratua, 20.........(e)ko ......................................................aren ........(e)(a)n.

Sesman, 20.........(e)ko ...........................aren ............(e)(a)n.

(eguna eta sinadura)

SESMAKO (NAFARROA) UDALEKO ALKATEA

Datuen babesa.–Bete beharrez 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak soilik erabiliko direla hautapen prozesuan Udalak dituen eskumenak erabiltzeko, eta batuko zaizkiela Udalaren edo entitatearen datu basea osatzen duten fitxategiei. Erabiltzen ahalko dituzu fitxategietan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak, Erregistro Orokorrera zuzendurik.

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: arau orokorrak, epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Prozeduraren bermeak, hasiera, antolaketa, instrukzioa, bukaera, izapidetze erraztua eta betearazpena. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta aukerako berraztertzeko errekurtsoa.

2.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua.

3.–7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. II. titulua: Udalerria. I. kapitulua: Lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: Antolamendua. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak: I. kapitulua: Funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

4.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua: Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: Toki erakundeen ondasunak. V. titulua: Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. IX. titulua: Nafarroako toki erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

5.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua: Administrazioaren esku-hartzea eraikuntzan eta lurzoruaren erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

6.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena. I. titulua, V. kapitulua. Jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak.

7.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak, III. kapitulua. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. V. kapitulua: Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

8.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. titulua: Nafarroako toki-ogasunen baliabideak. I. kapitulua. Baliabide motak. III. kapitulua. Tributuz besteko baliabideak. IV. kapitulua. Tributuak; II. titulua: Udal zergak. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Lurraren kontribuzioa. III. kapitulua. Ekonomia-jardueren gaineko zerga. IV. kapitulua. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. V. kapitulua. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. VI. kapitulua. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Iragarkiaren kodea: L2318174